06:51

Mundua

Venezuela

Ostiralean osatuko dute Asanblea Konstituziogilea, Madurok iragarri duenez

agentziak

Hauteskunde Aginteak ez ditu oraindik irabazle guztiak izendatu, eta horrek prozesua atzeratu du. Bestalde, Ortegak ikerketa abiarazi du bozketaren emaitzen inguruan.

  • Konstituziogilearen aldeko emakume bat, atzo, Caracasen. Argazkia: EFE

    Konstituziogilearen aldeko emakume bat, atzo, Caracasen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, ostiralean osatuko dute Asanblea Konstituziogilea, ez ostegunean, aurreikusita zegoen bezala. Hauteskunde Aginteak ez ditu oraindik irabazle guztiak izendatu, eta horrek prozesua atzeratu du.

"Ondo antolatzeko, bakean, lasaitasunez eta beharrezko protokoloa beteta, ostiralean, 11:00etan (15:00, GMT) izango da, falta diren 35 ordezkariak izendatu ahal izateko", esan du Madurok azken bozketan hautatutako ordezkariekin egindako ekitaldi batean, Caracasen.

Gainera, Maduroren esanetan, horrek batzarra osatzeko prozesuaren gaineko "mehatxuak" baztertzea ahalbidetuko du. Ekitaldia Jauregi Federal Legegilean egingo dute, oposizioa nagusi den Parlamentuaren egoitzan.

Fiskaltzaren ikerketa

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak ikerketa abiarazi du asteazkenean, Asanblea Konstituziogilea hautatzeko bozketan izandako emaitzen inguruan, Samartmatic enpresak (boto elektronikoa kudeatu duen enpresa) iruzurra egon dela salatu eta gero.

"Hauteskunde Batzorde Nazionaleko lau agintari ikertzea agindu diet bi fiskali, gertakari eskandalagarri hori argitzeko. Venezuelako eta nazioarteko adituek txostena egitea nahi dugu", esan du Ortegak.

Venezuelako fiskal nagusiaren arabera, Konstituziogilerako hauteskundeetan iruzurrik egin bada, egoera oso larria litzateke, El Nacional egunkarian argitaratu dutenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena