18:03

Mundua

KRISIA VENEZUELAN

Biltzar Konstituziogileko emaitzak 'manipulatuta' daudela salatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Emaitzak zenbatzeko ardura duen enpresaren arabera, 8 milioiko parte-hartzea egon zela zioten emaitza ofizialak 'manipulatuta daude gutxienez milioi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Smartmatic Venezuelako hauteskundeetako boto elektronikoaren sistemaz arduratzen den enpresak gaur adierazi duenez, Biltzar Konstituziogilea hautatzeko hauteskundeetako emaitzak "manipulatuta" daude gutxienez milioi bat bototan. Venezuelako Gobernuak emandako datuen arabera, 8 milioi pertsonak parte hartu zuten igandeko bozketan.

"Inongo zalantzarik gabe dakigu Biltzar Konstituziogilerako egindako hauteskundeetako emaitzak manipulatuta daudela", baieztatu du Antonio Mugica Smartmatic enpresako zuzendariak asteazken honetan eman duen prentsaurrekoan.

"Benetako parte-hartzearen eta Venezuelako agintariek jakinarazitakoaren artean gutxienez milioi bat botoko aldea dago", zehaztu du.

Datuen arteko desberdintasun hori uztailaren 30eko hauteskundeetan oposizioko ikuskatzailerik ez egoteari egotzi dio Mugicak. "Ikuskaritza batek emandako boto kopuru zehatza jakitea ahalbidetuko luke", azaldu du.

Azaldu duenez, Venezuelan botoa automatizatuta dagoelako antzeman ahal izan dute bozen zenbatekoaren arteko desadostasun hori.

Joan zen igandean Biltzar Konstituziogilea osatuko duten 545 kideak hautatzeko hauteskundeak egin ziren Venezuelan. Biltzar horren helburua Konstituzio berri bat lantzea izango da, 1999an, Hugo Chavez presidente zela, aldarrikatutako Konstituzioa ordezkatuko duena.

Hauteskunde horien gakoa parte-hartzean datza; izan ere, Batasun Demokratikoaren Mahaia (MUD) oposizioko alderdiak ez zuen hautagairik aurkeztu hauteskunde prozesua boikotatzeko asmoz, uste baitu, Nicolas Maduro presidentea bere karguan betikotzeko helburua duen "iruzur" bat dela.

Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) jakitera eman zituen datuen arabera, 8 milioi boto baino gehiago jaso ziren, eta datu horrek gainditu egingo lituzke MUDk 2015eko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako emaitzak, bai eta madurok berak 2013an eskuratu zituenak. Aitzitik, oposizioaren esanetan, 2,4 milioi boto baino ez ziren jaso.

Legebiltzarrak ikerketa eskatuko du

Julio Borges Venezuelako Legebiltzarreko presidenteak azaldu du oposizioak kontrolatzen duen Ganbera horrek Fiskaltzari hauteskundeen gaineko ikerketa egitea eskatuko diola, Samartmatic enpresaren salaketa ezagutu ostean.

"Ez da soilik iruzur bat gertatu: hauteskunde boterean bertan hasi den delitu bat da", esan du Borgesek Jauregi Federal Legegilean, gaurko saioa hasi aurretik.

"Datu guztiak puztu zituztela egiaztatzen dituzten datuak ditu enpresak berak bere zerbitzarietan", adierazi du Borgesek.

"Ez da edozein salaketa, Smartmatic enpresak egindakoa da. Hamar urte baino gehiago daramatza Venezuelako hauteskundeetan lan egiten", erantsi du.

Izan ere, Smartmatic enpresak mundu osoko herrialdeei hornitzen dizkie boto elektronikoko sistemak eta 2004. urtetik egiten du lan Venezuelan.

lan Venezuelan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena