Mundua
Igandeko bozketaren ostean
agentziak | erredakzioa
El Aissami presidenteorde venezuelarraren esanetan, Asanblea "instalatu eta prozesu iraultzaile honen zuzendaritza politikoaren gidaritza hartuko du".
Albisteak (3)
Tareck el Aissami Venezuelako presidenteordeak baieztatu duenez, igandean aukeratu duten Asanblea Nazional Konstituziogilea "ordu gutxi barru" instalatuko da, herrialdearen "zuzendaritza politikoa" hartzeko.
"Asanblea Nazional Konstituziogilea aukeratzeko hauteskunde prozesuaren emaitzak aztertu ditugu, eta ordu gutxi barru, Jainkoa lagun, instalatu eta prozesu iraultzaile honen zuzendaritza politikoa eta gobernua hartuko du", azaldu du El Aissamik, Miraflores jauregian ministroen bilera egin eta gero.
Presidenteordearen esanetan, ministroen bileran Nicolas Maduro presidenteari babesa eta elkartasuna helaraztea onartu dute. Maduro "handia" da, esan du, Ameriketako Estatu Batuek banakako zigorrak ezarri ostean, besteak beste, haren aurka.
Ministroak, gainera, zigor horien kontra agertu dira; izan ere, aurretik bestelako zigorrak ezarri zituen iraultza venezuelarraren zenbait liderren aurka prozesua egiteagatik, AEBren eta Asanblea Konstituziogilea aitortuko ez duten gainerako herrialdeen iritzian, demokrazia arriskuan jarriko baitu.
Gainera, izaera inperialista eta "herrien eta horien buruen ahotsak isilarazi" nahi izatea leporatu dio El Aissamik AEBri.
Bestalde, Asanblea instalatutakoan aberriaren txartelak izango duen garrantziaz mintzatu da presidentordea. Txartel horren bidez, laguntza publikoak jaso ahal izango ditu Gobernuak. Era berean, errolda ofizialetik kanpo dagoen beste zerrenda bat balitz bezala erabili ahal izango dute, nork bozkatu zuen eta nork ez jakiteko.
"Gobernu sistema berria, herriari maitasunaren bidez berriz lotzeko, aberriaren txartela izango da. 15.362.888 txarteldun daude", zehaztu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa