08:20

Mundua

Barne krisi larria

Leopoldo Lopez eta Antonio Ledezma atxilotu dituzte Venezuelan

Agentzak | Erredakzioa

Lilian Tintori Lopezen emazteak eman du albistea, eta Maduro egin du senarrari gertatzen zaionaren erantzule.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelako Inteligentzia Zerbitzu Bolibartarrak (Sebin izenez ezaguna) Leopoldo Lopez eta Antonio Ledezma oposizioko kideak atxilotu ditu astearte honetan, horien gertukoek jakinarazi dutenez.

Lopezen atxiloketaren berri Lilian Tintori horren emazteak eman du Twitterren. "Etxetik eraman berri dute Leopoldo. Ez dakigu non dagoen eta nora daramaten. Maduro da erantzule zerbait gertatzen bazaio".

 

 

Richard Blanco diputatu eta Alianza Bravo Pueblo alderdiko koordinatzaileak, bestalde, "Ledezma alkatea" bart eraman dutela jakinarazi du.

Lopez eta Ledezma etxean ari ziren zigorra betetzen.

Voluntad Popular eta Alianza Bravo Pueblo alderdiek atxiloketak baieztatu dituzte, eta Maduro egin dute erantzule.

Halaber, Batasun Demokratikorako Mahaiko kide batzuek bideoa zabaldu dute sare sozialetan. Sebineko agenteek Ledezma pijama jantzita nola eraman duten ikusten da irudi horietan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena