06:47

Mundua

Venezuela

AEBren zigorrek Trumpen etsipena erakutsi dute, Maduroren esanetan

agentziak

"Ez ditut atzerritik datozen aginduak betetzen, presidente independentea naiz, inperialismo estatubatuarraren aurka nago", esan du. Capriles, berriz, "baikor" agertu da Konstituziogilearen aurrean.

  • Nicolas Maduro eta Tibisbay Lucena, bozketaren ondoren. Argazkia: EFE

    Nicolas Maduro eta Tibisbay Lucena, bozketaren ondoren. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak bere aurka ezarritako zigorrek Donald Trumpen "etsipena" eta "gorrotoa" erakutsi dute. Maduroren esanetan, berak ez ditu "atzerritik datozen aginduak betetzen" eta "herri venezuelarrak aske izatea erabaki du".

"Ez ditut atzerritik datozen aginduak betetzen, presidente independentea naiz, inperialismo estatubatuarraren aurka nago", esan du. "Edozein neurri hartzen dutela ere, herri venezuelarrak aske izatea erabaki du", Telesurrek jasotako adierazpenen arabera.

"Haserreak gidatutako erantzuna izan da, Venezuelako herriak ez duelako kasurik egin eta Konstituziogilea bertan behera utzi", esan du Madurok. Presidentearen arabera, hauteskunde hauen helburua nazioa "elkarrizketarantz, bakerantz eta terrorismoaren aurkako borrokarantz bideratzea" izan da, errugabetasuna alde batera utzita.

Halaber, presidenteak adierazi duenez, "inperio estatubatuarrarenak inoiz izango ez diren baliabide naturalak defendatzeagatik" zigortu dute.

AEBren esanetan, Asanblea Nazional Konstituziogilea osatzeko hauteskundeek "modu demokratikoan aukeratutako Asanblea Nazionalaren zeregina usurpatzea, Konstituzioa berridatzi eta Venezuelako herriari erregimen autoritarioa inposatzeko" helburua dute.

Capriles, baikor

Henrique Capriles oposizioko ordezkariak esan du baikor dagoela Gobernua aldatzeko aukeraren aurrean, Asanblea Nazional Konstituziogilea gorabehera. Hauteskundeak "diktadura egonkortzeko saiakera" izan dela deritzo.

"Barkatuko didazue, baina gertatutakoaren ostean baikor nago (…) Atzokoa porrot historikoa izan zen, ildo ofiziala ordezkatzen dutenen porrot handiena bere historian eta herrialdearen historian. Nire ustez, aldaketa politiko desiratuaren eta atzeratuaren hasiera da", esan du Instagramen bidez argitaratutako mezu batean.

Manifestari bat, Poliziari eraso egiten, hauteskundeen egunean. Argazkia: EFE

Manifestari bat, Poliziari eraso egiten, hauteskundeen egunean. Argazkia: EFE

10 hildako hauteskunde egunean

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiaren arabera, "atzo, erantzukizunez diot, 10 pertsona hil ziren akastutako hauteskundeen testuinguruan".

Halere, fiskalak adierazi du ez direla soilik protestei lotutako indarkeriazko gertakariak izan.

Fiskalak azaldu duenez, "herrialde baten egonkortasuna hilketa kopuruarekin neurtzen da", eta azken laur urteetako zifrak alarma eragiteko modukoak dira.

modukoak dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena