11:19

Mundua

AEB

Osasun aseguru-etxeen laguntzak indargabetzeko mehatxua egin du Trumpek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kongresuak osasun lege berria onartzen ez badu, osasun aseguru-etxeentzako erreskateak bertan behera utziko dituela ohartarazi du AEBko presidenteak.

  • Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE

    Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasun aseguru-etxeei emandako diru-laguntza federalak bertan behera uztearekin mehatxatu du Donald Trump AEBko presidenteak, Kongresuak Osasun Arreta Legea onartzen ez badu. Lege horren onarpena oztopatu zuen joan den ostiralean AEBko Senatuak, Obamacare Barack Obamaren osasun legearen indargabetze partziala saihestu zuenean.

"Osasun Arreta Lege berria arin onartzen ez bada, laster amaituko dira osasun aseguru-etxeentzako eta Kongresuko kideentzako erreskateak", ohartarazi du Trumpek.

Gobernu federalak 8.000 milioi dolar ematen dizkie aseguru-etxeei, diru-sarrera txikiak dituzten herritarrei osasu-zerbitzu merkeagoak eskaintzearen truke. Gainera, Kongresuko kideek laguntzak ere jasotzen dituzte, Obamacare legeari esker. Diru-laguntzarik gabe, osasun aseguru-etxeek % 20 garestituko lituzkete euren zerbitzuek.

Errepublikanoek porrot egin dute eta oraindik ez dute Obamacare desegitea lortu. Hori dela eta, litekeena da 2018an ehunka konderri estatubatuarrek osasun-zerbitzu pribatuak galtzea, aseguru-etxeak aztertzen ari direlako merkatu horietatik alde egitea.

ik alde egitea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena