21:05

Mundua

Misil balistikoa

Ipar Koreak kontinentearteko misil bat jaurti du Japoniako Itsasorantz

Agentziak | Erredakzioa

Japoniako Gobernuak aurtiketaren berri izan duten arren, misila balistikoa izan ote den oraindik ezin dutela baieztatu gaineratu du.

  • Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Koreak kontinentearteko beste misil balistiko bat jaurti du Japoniako Itsasorantz ostiral honetan, Japoniako Gobernuak jakinarazi duenez. Jaurtiketaren berri izan duten arren, misila balistikoa izan ote den oraindik ezin dutela baieztatu gaineratu du Japoniak.

Uztailaren 4an kontinentearteko beste misil bat (ICBM motakoa) jaurti zuen Ipar Koreak. Kasu horretan, 2.500 kilometrotik gorako altuera hartu zuen misila jaurti eta minutu gutxira lehertu zen, Ekialdeko itsasoan.

Pentagonoak eta Seuleko Defentsa Ministerioak azaldu dutenez, Ipar Koreak egindako proba berriaren berri izan dute. Arrazoi horregatik, Seulgo Gobernuak premiazko bilera egiteko deia egin du.

Ipar Koreak 23:42ean jaurti du kontinentearteko misil balistikoa (13:42ean gurean). Hala, 45 minutu igaro ostean lehertu egin da, Japoniako Itsasoan. Bertako gobernuak datuak biltzen eta aztertzen jarraitzen duela iragarri du, eta Nazio Batuen ebazpenen kontrako “eraso larria” dela ziurtatu du.

Tokiok, Selulgo Gobernuak bezala, larrialdiko bilera egin du. Halaber, egoera aztertzeko bilera deitu du Segurtasun Nazionaleko Kontseiluarekin.

Atzo, Koreako Gerraren (1950-1953) amaiera ospatu zuten Ipar Koreako hiriburuan. Data hori “garaipenaren eguna” bezala gogoratzen dute bertan, eta Kim Jon-un misilekin saiakera berri bat prestatzen zebilela iradoki zuten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena