06:46

Mundua

AEB

Obamacare baliogabetzeko lehen saiakera oztopatu du Senatuak

agentziak | erredakzioa

Bozketa horren aurretik, Senatuak beste prozesu bat onartu du, kostata, osasun erreformaren debatea piztuta mantentzeko. Orain, beste proposamen bat aurkeztea espero da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko Senatuak gaur gauean egin den bozketan oztopatu egin du errepublikanoek Obamacare Barack Obamaren osasun erreforma baliogabetu eta ordezkatzeko aurkeztutako lehen proposamena.

Aldeko 42 boto eta kontrako 57 jaso ditu proposamenak, eta, hala, errepublikanoak ez dira proiektua onartzeko gai izan, asteak eman ostean hori prestatzen. Trumpek onartzea eskatu du, baina bere alderdiko bederatzi senatarik aurka bozkatu dute.

Baliteke errepublikanoek Obamacare baliogabetzeko beste proiektu bat bozkatzea, hori ordezkatzeko beste plan bat aurkeztu gabe. Edonola ere, litekeena da proposamen horrek ere porrot egitea, errepublikanoen artean babesa bildu behar dutelako.

Adostasunik ezaren aurrean, errepublikanoek Obamacare osasun sistemaren bertsio murriztua aurkeztea espero da, "skinny bill" edo "lege argala" izenaz ezagutzen dena; horretan, soilik bozkatuko lirateke adostasuna batu duten puntuak.

Bozketa egin aurretik, Senatuak beste prozesu bat onartu du, kostata, osasun erreformaren debatea piztuta mantentzeko.

Mike Pence AEBko presidente ohiak, Senatuko presidentea den heinean, esku hartu behar izan du 50 botoko berdinketa izan delako, eztabaida hastea onartzeko bozketan. Normalean, ez da inolako arazorik izaten gai bat eztabaidatzen hasteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena