Mundua
Kushner
Agentziak |Erredakzioa
AEBko hauteskunde-kanpainan ez zuela legez kanpo jokatu ziurtatu du Trump presidentearen suhi eta aholkulariak. Halaber, gardentasunez aritu dela esan du.
Kushner. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan Errusiak nolabaiteko esku hartzea izan zuela esatea boto-emaileak “barregarri” uztea dela ziurtatu du Jared Kushnerrek, Donald Trump AEBko presidentearen suhi eta aholkulariak. Ildo horretatik, Errusiako enbaxadorearekin izandako harremanetan gardentasunez aritu zela eta ez duela ezer ezkutatu berretsi du.
“Donald Trumpen mezua hobea zen, eta (Hillary Clinton hautagai demokratikoak baino) kanpaina hobea zuzendu zuen. Arrazoi horregatik irabazi zuen. Beste edozer iradokitzea boto-emaileak barregarri uztea da”, azpimarratu du Kushnerrek Etxe Zurian kazetarien aurrean egindako galderarik gabeko agerraldi batean.
“Argi hitz egiten utzidazue: Ez nuen hirugarren bati kalte egiteko asmoz legez kanpo jokatu Errusiarekin, eta ez dut hauteskunde kanpainan hala egin zuen inor ezagutzen”, gaineratu du presidentearen aholkulariak.
“Ez nituen harreman desegokiak izan. Ez dut Errusiaren diru-ekarpenik jaso enpresa jarduerak burutzeko, eta (Kongresuak eta FBIak) orain arte eskatutako informazio guztia emateko orduan guztiz gardena izan nahiz”, erantsi du Kushnerrek.
Beste alde batetik, “garrantzia handiko gaietan” lan egiteko aukera izateagatik “eskertuta” agertu da Kushner, israeldarren eta palestinarren arteko bakeari aipamen eginez. Trumpek erantzukizun ugari eman dizkio bere suhiari. Ildo horretatik, lanera “ilusioz eta posez” doala esan du presidentearen aholkulariak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa