Mundua
Asanblada konstituziogilea
agentziak | erredakzioa
Luisa Ortega Diaz fiskal nagusiak eta MUDeko opositoreek zalantzan jarri dute ekimena, demokraziaren amaiera ekarriko duelakoan.
Maduro, jendetzaren aurrean. Argazkia: Efe
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du herritarrek "bakea ala gerra" hautatu beharko dutela uztailaren 30ean, Asanblada Nazional Konstituziogilea aukeratuko duten bozketan.
"Baliteke uztailaren 30eko hauteskundeak Venezuelako belaunaldi honen garrantzitsuenak izatea, bakearen eta gerraren artean aukeratuko dugu, independentziaren eta atzerritarren esku-hartzearen artean", adierazi du Madurok Bolivar estatuan egindako agerraldian.
Agintariak esan du bakea eta gazteak "hezkuntzarekin eta etorkizuna bermatuta haztea" nahi dutenek botoa ematera joan behar dutela, nahiz eta MUD oposizioko taldeak ez duen parte hartuko eta bozak galarazten saiatuko den.
"Bakea eta egonkortasuna lortzeko bide bakarra Asanblada Nazional Konstituziogilea da, ez da edozer, ez dira hauteskunde arruntak, ez", gaineratu du.
545 kidek osatuko dute Asanblada, eta urtebeteko epean, gutxi gora-behera, ordenamendu juridiko berria idatzi eta errepublikaren egituran aldaketak egiteko botere osoa izango dute.
Luisa Ortega Diaz fiskal nagusiak eta MUDeko opositoreek zalantzan jarri dute ekimena, demokraziaren amaiera ekarriko duelakoan, asanbladaren beharraren inguruko erreferendumik egin ez delako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa