Mundua
Pyongyang-Washington
agentziak
'Indar militarrari' helduko dio beharrezkotzat joz gero. Edonola ere, AEBko adituek esan dute Pyongyangek jaurtitako misil interkontinentala aurrerapauso militarra dela.
Ipar Koreak jaurtitako misil interkontinentala. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuen Gobernuak aukera guztiak ditu eskuartean, Ipar Koreak jaurtitako misil interkontinentalaren ostean. Izan ere, Pentagonoan aitortu dutenez, ez dute inoiz halakorik ikusi eta, Alaskaraino hel litekeela kalkulatu dute.
Jeff Davis kapitain eta Defentsa Departamentuko bozeramaileak ere esan du ez duela aurretik halakorik ikusi. Gainera, AEBko zenbait funtzionariok CNN telebista kateari adierazi diotenez, Ipar Koreak apirilean jaurtitako KN-17aren antzekoa omen da.
Pyongyang oraindik helmen handiko misil nuklearra jaurtitzetik urrun bada ere, Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak onartu du "mehatxua handitu" egin dela, eta adituak bat datoz esatean herrialde asiarrak aurrerapauso militarra eman duela.
Jaurtiketa Estatu Batuen Independentziaren egunean izan zen, hau da, uztailaren 4an, eta Pyongyangen azken probokazioa izateaz gain, hobekuntza militarrak nazioarteari erakusteko modua ere izan da.
Nikki Haley Estatu Batuen NBErako enbaxadak ohartarazi duenez, Donald Trumpen Gobernuak "indar militarrari" helduko lioke Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko interkontinentalari erantzutea beharrezkoa balitz; halere, zehaztu duenez, nahiago du "norabide hori" ez hartzea.
Ordezkariak gaineratu du, Kim Jong-un-en azken ekintzek gero eta leku gutxiago uzten diotela konponbide diplomatikoari.
NBEren Segurtasun Kontseilua, atzo, bilduta. Argazkia: EFE
NBEren zigorrak egongo ote dira?
AEBek ebazpen bat aurkeztuko du datozen egunotan NBEn, Ipar Korearen aurkako zigorrak zorrozteko helburuarekin.
Haleyk ziurtatu zuenaren arabera, Washingtonek ez du "soilik Ipar Korea" jasoko dokumentuan, baizik eta Pyongyangekin "negoziorik egitea aukeratzen duen edozein herrialde" ere. Erantsi duenez, ez du bere proposamenaren bertsio "arindu bat" onartuko.
Txinak eta Errusiak, ordea, aurreratu egin dute ez datozela bat Ipar Korearen aurkako zigorrak gogortzearekin, eta konponbidea elkarrizketaren bidez bilatzea eskatu diote AEBri.
iote AEBri.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa