Mundua
Krisia
agentziak | erredakzioa
Pyongyangek misil interkontinental bat jaurti izanari erantzun diote misilak jaurtita.
AEBk eta Hego Koreak maniobra militarrak egin eta misilak jaurti dituzte euren indarra erakusteko, Ipar Koreak astelehenean irismen luzeko misila jaurti izanari erantzuteko, Pentagokoak jakitera eman duenez.
"Koreako Errepublikarekin batera, gure su gaitasuna erakusteko ariketa bat egin dugu", adierazi du Pentagonoak bart zabaldutako agiri batean.
Lehentxeago, Estatu Departamentuak prentsa-ohar bat igorri du. Bertan, Rex Tillerson Atzerri Gaietarako arduradunak "gogor" gaitzetsi du Ipar Koreak misil interkontinentala jaurti izana, eta ohartarazi du ekintza horrek handitu egiten duela AEBri, bere aliatu eta kideei, eskualdeari eta munduari egiten dion mehatxua.
Pentagonoaren mezuan Dana White James Mattis Defentsa idazkariaren bozeramaileordeak adierazi du AEBko eta Hego Koreako armadek egindako ariketaren helburua Ipar Korearen "ekintza ilegalei eta egonkortasunaren kontrakoei" aurre egitea zela.
AEBk ATACMS delako misil taktiko sistema erabili zuen, eta Hego Koreak Hynmoo II sistema. Hego Koreako uretan izan ziren jaurtiketak.
Ipar Koreak astelehenean probatu zuen misilak 37 minutuz egin zuen hegan, sekula baino gehiago, eta horrek esan nahi du Kim Jong-un-en Armadak Alaskari eraso egiteko gaitasuna duela.
Honela jaurti zuen Ipar Koreak misil balistikoa
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa