06:38

Mundua

Seulen arabera

Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du Japoniako Itsasora

agentziak

"Tipo honek ez al dauka besterik egiteko bizitzan?", esan du Donald Trumpek. Misila helmen ertainekoa izan da eta 2.500 km-ko altuera hartu du. Ipar Koreak "iragarpen garrantzitsua" egingo du gaur.

  • Hego Koreako mutil bat jaurtiketa bat ikusten. Artxiboko argazkia: EFE

    Hego Koreako mutil bat jaurtiketa bat ikusten. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Koreak gutxienez beste misil balistiko bat jaurti du Japoniako Itsasorantz (Ipar eta Hego Koreetan "Ekialdeko Itsasoa deitutakoa), Defentsa Ministerio hegokorearreko bozeramaile batek Eferi azaldu dioenez. Misila helmen ertainekoa izan da, AEBk zehaztu duenez, eta 2.500 km-tik gorako altuera hartu du, Japoniaren arabera.

AEBko Armadak, horren ildotik, baieztatu egin du Ipar Koreatik jaurtitako misil bat antzeman duela eta, ziurtatu duenez, lurretik jaurti duten helmen ertaineko misila izan da.

Armadak 37 minutuz jarraitu du misila, Ekialdeko itsasora erori den arte, azaldu du Estatu Batuetako Ozeano Barearen Agintaritzak ohar baten bidez.

Proba 09:40ean izan da (02:40ean, gurean) Iparreko Pyongan izeneko probintzian.

Uste dutenez, proba Panghyon basean egin dute, hain zuzen, aurreko otsailaren 12an Pukguksong-2 (KN-15 izenez ere ezagutua) misila jaurti zuen lekutik, 3.000 bat km-ko helmenarekin.

Ekainaren 8an egin zuen azkenengoz jaurtiketa Ipar Koreak. Orduan, gurutzaldi misila izan zen. Oraingo hau Moon Jae-in presidente hegokorearra eta Donald Trump aurreko astean bilduta egon ondoren egin dute.

Iragarpen garrantzitsua

Ipar Koreako Gobernuak gaur bertan baieztatu duenez, arratsaldean, hango 15:00etan (22:00etan, gurean) "iragarpen garrantzitsu" bat egingo du, misil balistikoa jaurti eta ordu batzuetara.

Besterik egiteko?

Donald Trumpek mezua zabaldu du Twitterren, jaurtiketaren berri izan ostean: "Ipar Koreak beste misil bat jaurti berri du, tipo honek ez al dauka besterik egiteko bere bizitzan?".

Trumpek golfean jolasten igaro du asteburua, 35garrenez Presidentetzara heldu zenetik. Trumpen esanetan, "zaila da sinistea Hego Koreak eta Japoniak denbora luzez eutsiko diotenik. Baliteke Txinak esku hartzea Ipar Korearen aurrean, eta zentzugabekeria honekin betirako bukatu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena