11:36

Mundua

Manifestazioak

79 pertsona hil dira dagoeneko Venezuelako protestetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hori da azken hilabeteetan herrialdean izandako manifestazio eta protesta ekitaldietan hildakoen balantze ofiziala.

  • Azken hilabeteetan Venezuelan izandako protestatan 79 pertsona hil dira. Artxiboko argazkia: EFE

    Azken hilabeteetan Venezuelan izandako protestatan 79 pertsona hil dira. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken orduetan beste bi pertsona hil dira Venezuelan izaten ari diren manifestazio eta protestetan, bertako hainbat agintarik jakitera eman dutenez. Dena den, Fiskaltzak bi heriotza horietako bakarra baieztatu du, eta, beraz, balantze ofizialaren arabera, 79 pertsona hil dira azken hilabeteetan herrialdean.

Ministerio Publikoak (Fiskaltza) Twitter sare sozialean duen kontuaren bitartez adierazi duenez, (20 urte) da azken hildakoa. Iturri horren arabera, Maracaibo hiriko barrikada batean parte hartzen ari zen zisterna-kamioi batek harrapatu duenean.

 

 

Oposizioko MUD Batasun Demokratikoaren Mahaiak deituta, ehunka pertsonak herrialdeko hainbat errepide itxi dituzte lau bat orduz, Nicolas Maduro presidenteak Konstituzioa aldatzeko dituen asmoen aurka protesta egiteko.

Bestalde, oposizioko kideen esanetan, Roberto Duran 26 urteko gizonezkoa hil da Barquisimeto hirian izandako manifestazio batean. Hala ere, Fiskaltzak ez du hildako hori baieztatu. Azken hori ere baieztatuz gero, 80 lirateke protestak hasi zirenetik Venezuelan hildakoak.

Alfredo Ramos Barquisimetoko alkateak baieztatu egin du heriotza hori, eta Gobernua egin du heriotza horren erantzule.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena