07:37

Mundua

Australia

Vatikanoko Finantza ministroa deklaratzera deituta, pederastiagatik

agentziak

George Pelli adingabeei sexu-gehiegikeriak egitea leporatu diote, Ballarat hirian apaiza izan zen garaian, eta Melbourneko artzapezpikua izan zenean. Aita santuak "eszedentzia epe" bat onartu dio.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Australiako Victoria estatuko Poliziak pederastia delituak egitea bizkarreratu dio George Pell kardinal eta Vatikanoko Finantza ministroari, eta deklaratzera deitu du hurrengo hilabetean, auzitegi batean.

Pell eliza katolikoaren ordezkari nagusiena da Australian, eta adin txikikoei sexu-gehiegikeriak egitea leporatu diote, Ballarat hirian apaiza izan zen garaian (1976-80), eta Melbourneko artzapezpikua izan zenean (1996-2001).

Aipatutako estatuko Poliziaren arabera, maiatzean kardinalari buruzko ikerketa egin zuten. Elizgizonaren bozeramale batek orduan esan zuen errugabea zela eta difamazio kanpaina bati egotzi zion akusazioa.

Shane Patton Victoriako Poliziako ordezkariak adierazi duenez, Pellen Melbourneko ordezkariei eman diete akusazioaren berri, eta uztailaren 18an auzitegian deklaratzera deitu dute.

"Pell kardinala hainbat sexu-delituri aurre egin behar die, eta hainbat salaketa daude delitu horiekin lotuta", esan du Pattonek prentsaurrekoan.

Polizia australiarrak Erroman galdekatu zuen Pell aurreko urrian, 1976 eta 2001 bitartean ustez egindako sexu abusuengatik.

Akusazioak ugariak dira; bi gizonek ziurtatu dute Pellek barrabilak ukitu zizkiela modu ezegokian 1970ko hamarkadan. Hirugarren batek ziurtatu du kardinala biluzik ikusi zuela mutiko gazteen aurrean.

Ez da lehen aldia Pelli sexu-gehiegikeriak egozten dizkiotela. 2002an, Sindeyko artzapezpikua zenean, gizon batek ziurtatu zuen sexu abusuak egin zizkiola 1961ean, 12 urte zituenean, hain zuzen, Pell apaiza izateko ikasten ari zenean.

Orduan Pellen karguak kendu zituzten, ikerketaren ostean. Aurreko otsailean, testigantza eman zuen bideokonferentzia bidez, erakunde publikoetan eta erlijio erakundeetan sexu-gehiegikeriak ikertzen dituen Australiako Gobernuko batzorde baten aurrean.

Frantzisko aita santuak, gertatutakoaren aurrean, "eszedentzia epe" bat onartu dio Finantza ministroari.

Bestalde, George Pellek esan du Justiziaren aurrean "agertzea nahi" duela eta "errugabea" dela.

"Prozesu judizialek aukera eman didate orain nire izena garbitzeko eta berriz ona, Erromara, etortzeko lan egitera", esan du 76 urteko kardinalak, Vatikanoan emandako prentsaurreko batean, galderarik onartu barik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena