08:00

Mundua

AEB

FBIk terrorismotzat jo du Michigango aireportuan izan den erasoa

agentziak | erredakzioa

Susmagarriak "aizto luze bat" erabili zuen erasoan, polizia bat zaurituta, eta "Ala handia da!" esanez. Michigango aireportua itxi eta hutsarazi zuten segurtasun indarrek.

  • Michigango aireportua. Iturria: EiTB

    Michigango aireportua. Iturria: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

FBIk baieztatu egin du "terrorismo ekintza" gisa ikertzen ari dela atzo, asteazkena, polizia baten aurka egindako erasoa. Flinteko Bishop International aireportua itxi eta hutsarazi behar izan zuten ondorioz, baina erasotzaileak ez zuen bidaiaririk zauritu.

"Gertakaria terrorismo ekintza bezala ikertzen ari gara", esan du David Gelios FBIren agente bereziak, erasoaren ikerketa bere gain hartu ostean.

Halaber, Geliosen esanetan, susmagarria Amor Fthouhi izeneko 50 urteko kanadarra da, eta atxilotu egin dute polizia bat sastatu (zauritu zuen) eta nazioarteko aireportu batean indarkeriazko ekintza bat egitea leporatuta.

Ftouhi modu legalean sartu zen AEBn -FBIren arabera- ekainaren 16an eta "gaur goizean heldu zen aireportura".

FBIk jaso dituen polizien testigantzen arabera, susmagarriak "aizto luze bat" erabili zuen erasoan, polizia bat zaurituta, eta "Ala handia da!" esanez.

Ondoren, Kanadako hiritarrak esan zuen: "Zuek pertsonak hil dituzue Sirian, Iraken eta Afganistanen, eta danok hilko gara".

"Abaian dagoen ikerketa da", zehaztu du Geliosek. Gainera, erantsi duenez, Kanadak ere bat egin du ikerketan, atxilotuak herrialde horretan izan ditzakeen loturak argitzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena