Mundua
AEB
eitb.eus
Euskal jatorriko presoaren aurkako froga nagusietako bat da Gary Foy lekukoaren testigantza.
Argazkia: pabloibar.com
Raaj Singh epaile federalak errefusatu egin du Pablo Ibar euskal jatorria duen preso estatubatuarraren aurkako lekuko garrantzitsu baten testigantza auzitik erretiratzea.
"Ez genuen espero; frustragarria da", adierazi du Jose Nascimentok, Pablo Ibarren aldeko plataformako kideak.
1994an hiru pertsona hiltzeagatik heriotza-zigorra ezarri zioten Ibarri 2000. urtean. Iaz, haren kontra zeuden frogak "ahulak eta urriak" zirela onartuta, epaia bertan behera utzi eta beste epaiketa bat egitea agindu zuen Floridako Gorte Gorenak.
Bi izan ziren Ibarren kontrako froga nagusiak. Segurtasun-kamerek grabatutako irudi batzuk, eta hildako emakumeetako baten auzokoak (Gary Foy) Ibar identifikatu izana. Azken froga hori baliogabetzeko ahaleginak egin ditu defentsak, eta, horretarako, Ronald Fisher psikologoa deklaratzera deitu zuen apirilean, Ibarren aurkako epaiketa berria egin baino lehen egindako saio judizial batzuetan.
Fisherrek saio horietan deklaratu zuenez, Poliziak Pablo Ibar identifikatzera bultzatu zuen Gary Foy.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa