Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Dagoeneko 73 pertsona hil eta mila bat zauritu dira Venezuelan izandako protestetan. Ostegunean, bi gazte hil ziren Maduroren Gobernuaren kontrako manifestazioetan.
Luisa Ortega Diaz, Venezuelako fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Nicolas Madurok proposatutako Asanblea Konstituziogilea bertan behera uzteko beste hiru helegite jarri ditu Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak, Justizia Auzitegi Gorenak aurretik jarritako biak baztertu ostean. Bien bitartean, Maduroren Gobernuaren kontrako protestak hasi zirenetik 73 pertsona hil eta mila bat zauritu dira Venezuelan.
Zehazki, Venezuelako Asanblea Konstituziogilearen aurkako beste hiru helegite aurkeztu ditu Ortegak. Aurretik, prozesua eteteko bi helegite aurkeztu zituen, baina Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen.
Madurok Asanblea Konstituziogilea aukeratzeko egindako deia bertan behera uztea eskatu du Venezuelako fiskal nagusiak, prozesua presidenteak bakarrik “iradoki edo aholkatu” dezakeelako, horren esanetan. Hala, Konstituziogilea abian jarri aurretik herritarrek galdeketa bidez onartu beharreko ekimen bat dela berretsi du, eta, ondorioz, Madurok ez duela deia egiteko eskubiderik azpimarratu du.
Hirugarren helegitean, berriz, orain arte Venezuelako Asanblea Konstituziogilearen inguruko xehetasunik ez duela eman salatu du Ortegak.
Dagoeneko 73 pertsona hil dira protestetan
Oposizioak apirilaren 1ean antolatu zuen Nicolas Maduroren Gobernuaren kontrako lehen manifestazioa, eta ordutik 73 pertsona hil eta mila bat zauritu dira Venezuelan izandako protestetan. Ostegunean, 20 urteko bi gazte hil ziren.
Fiskaltzak baieztatu duenez, Zulian eta Tachiran izandako protestetan sortutako liskarren ostean hil ziren biak. Auto batek harrapatuta hil zen bata eta tiro bat jasota hil zen bestea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa