Mundua
Venezuela
agentziak | erredakzioa
Oposizio venezuelarraren buruak salatu duenez, "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek.
Capriles, kide batekin manifestazioan. Argazkia: EFE
Henrique Capriles Venezuelako oposizioaren buru eta Miranda estatuko gobernadorea zauritu dute, Carlos Paparoni Lehenengo Justizia diputatuarekin batera, Caracasen astelehenean egindako manifestazio berri batean.
Caprilesek salatu duenez, bai berak, baita bere taldeko kideek ere, Guardia Nazional Bolivartarraren 'enboskada' baten biktima izan ziren. Capriles prentsaurrekoa eman du eta ezkerreko masailean ubeldura agerian zuen.
"Armekin apuntatu gaituzte", esan du. Gainera, Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Caprilesi eta bere taldeko kideei.
"Zera esan nien: Zer duzue? Haien erreakzioa kaskoarekin aurpegian jotzea izan zen", azaldu duenez. "Gasak (negar-eragileak) erabili zituzten, ez dakit zer nahi zuten, gu hiltzea? Hori nahi izan zuten?, galdegin du.
Caprilesen hitzetan, zalantzak izan zituen Guardia Nazionaleko kideen inguruan. "Kosta egiten zait pentsatzea aberria eta Konstituzioa defendatuko duela zin egin duen norbaitek modu horretan jokatu ahal izatea".
"Garrantzitsua da jakin dezaten inork ez duela amore emango eta aurrera egiten jarraituko dugula. Bihar Batasunak ikasleekin bat egingo du manifestazioan", gaineratu du. "Gure borroka bakezalea da, baina erresistentziarekin! Une honetatik aurrera hobeto antolatu behar gara askatasuna lortzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa