Mundua
Gatazka
Agentziak | Erredakzioa
Manifestazio batean zauritu zuten, eta ebakuntza egin zioten arren, hil egin zen ospitalean.
Liskarrak Venezuelan. EFE
Larunbatean Maduroren Gobernuaren aurkako protestetan zauritutako gazte bat hil egin zen atzo, igandea, Venezuelako Ministerio Publikoak baieztatu zuenez. Istiluak Lecheria herrian gertatu zen, Anzoategui estatuan (iparraldean).
Zehaztu zutenaren arabera, manifestazioan parte hartzen ari zela zauritu zuten sabelaldean. Ospitalera eraman eta ebakuntza egin zioten arren, azkenean hil egin zen.
Liskarraren egun berean GNB taldeko teniente erretiratu bat hil zen, Cabudare herrian zauritu ostean. Palavecinoko hiriburuan gertatu zen, Lara estatuko ipar-mendebaldean.
Danny Jose Suberori "hainbat objektu jaurti eta tirokatu" egin zuten, Ministerio Publikoak jakinarazi duenez.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Suberoren heriotza salatu du igandetan egiten duen 'Los domingos con Maduro' saioan. "Gorrotozko erahilketa" izan zela esan zuen, "faxismoak eragindakoa".
Venezuelako tentsio politikoak okerrera egin du joan den martxoaz gero. Justizia Auzitegi Nagusiak Asanblea Nazionalari boterea eta diputatuei inmunitate parlamentarioa kendu zien.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa