Mundua
proba militarrak
agentziak | erredakzioa
Misilak 450 km-ko distantzia egin du, 560 km-ko altuerarekin, eta Gune Ekonomiko Berezian erori dela uste dute, Japonian.
Emakume bat Tokion, Ipar Korearen misila telebistan ikusten. Argazkia: EFE
Ipar Koreak misil balistiko berri bat jaurti du ekialdeko kostaldetik eta Ekialdeko Itsasoan erori da, Seul eta Tokioren kalkuluen arabera.
Jaurtiketa 05:39ean egin dute (igandeko 22:39an, gurean) Wonsanetik, herrialdearen hegoaldean, Hego Koreako Estatu Nagusiak zabaldu duenez. Horren arabera, gainera, Scud moduko misila izan omen da.
Misilak 450 km-ko distantzia egin du, 560 km-ko altuerarekin, eta Gune Ekonomiko Berezian (Japoniako kostaldetik aurrera dagoen 370 km inguruko eremua) erori dela uste dute, Japonian, Tokioren esanetan.
Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak Segurtasun Kontseilu Nazionalaren bilera deitu du 07:30ean (00:30ean Euskadin), ondoko herrialdearen azken ekintza aztertzeko, Yonhap albiste agentziak argitaratu duenez.
Bestalde, Shinzo Abe Japoniako lehen ministroaren hitzetan, "ezin daitezke Ipar Koreako etengabeko probokazioak jasan, nazioarteko abisuen aurka egiten dute".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa