Mundua
Erasoa Erresuma Batuan
Agentziak | Erredakzioa
Hiriaren hegoaldean hartu dute atxilo, Poliziaren arabera. Mayren hitzetan, ekintzaile suizida identifikatu dute jada.
23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Manchester Arena pabiloian gertatutako atentatuarekin lotura duelakoan, hiri horretako Poliziak jakinarazi duenez.
"Bart gauean Manchester Arenan gertatutako jazoerarekin lotuta, 23 urteko gizon bat atxilotu dugula baiezta dezakegu. Atxiloketa hiriaren hegoaldean izan da", jakinarazi du Manchesterreko Poliziak Twitterren duen kontuan.
With regards to last night’s incident at the Manchester arena, we can confirm we have arrested a 23-year-old man in South Manchester.
— G M Police (@gmpolice) 23 de mayo de 2017
Horrez gain, Arndale merkataritza gunean beste gizon bat atxilotu dutela adierazi du Poliziak. Horrek, ordea, ez omen du zerikusirik erasoarekin. Badaezpadako neurri gisa, Arndaleko saltokia jendez hustu dute, eta izua zabaldu da. Azkenean, baina, egoera bere onera etorri da.
Aurretik Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ikerketaren inguruko azken berriak eman ditu. Horren esanetan, ikertzaileek identifikatu dute jada ekintzaile suizida, baina oraindik ez dakite taldean edo bakarrik aritu ote zen.
Herritarren segurtasunari eragiten dieten gertaera larriak aztertzeko bildu ohi den COBRA batzordea goizean bildu da, May bertan zela. Ondoren, Downing Street kaleko 10. zenbakiaren aurrean agerraldia egin du buruzagi britainiarrak.
Bertan nabarmendu duenez, terroristak "jende gehien hil zezakeen leku eta ordua aukeratu zuen, biktimak bereizi gabe". Mayren hitzetan, atentatuak "beti dira pertsona errugabeen kontra egindako eraso koldarrak", baina Manchesterren kasuan, "bereziki ankerra eta nazkagarria da hildakoen eta zauritutakoen artean babesik ez zuten ume eta nerabeak daudelako". Zauritutako asko "oso larri daude", argitu du.
May, agerraldian. Argazkia: EFE
Lehen ministro britainiarrak azaldu du atentatua pertsona bakar batek, ekintzaile suizida batek, burutu zuela. "Oraindik ez dakite, ordea, bakarrik edo pertsona talde baten laguntzarekin aritu ote zen", erantsi du.
Mayren esanetan, "ikertzaileek terrorista suizida identifikatu dute, baina oraindik ezin ditugu bere izen-abizenak jakinarazi".
COBRA batzordearen bileran, Manchester hiriko segurtasuna handitzeko neurriak adostu dituzte. Manchester Arena pabiloiaren inguruak itxita jarraituko du, ikertzaileek lan egin dezaten. May gaur bertan joango da bertara, Manchester hiriko poliziaburuarekin, alkatearekin eta segurtasun alorreko arduradunekin biltzeko.
"Terroristek ez dute inoiz irabaziko, gure balioak, gure herria eta gure bizitzeko modua gailenduko dira, beti", azpimarratu du.
Ekainaren 8ko hauteskundeen atarian jazo da Manchesterreko atentatua. Hain justu, aipatu batzordeak beste bilera bat egingo du gaur hauteskunde kanpainan (bertan behera utzi dute) hartu beharreko neurriak aztertzeko.
iak aztertzeko.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa