23:55

Mundua

Venezuela

AEBk zigor ekonomikoak ezarri dizkie Venezuelako Goreneko epaile guztiei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Asanblea Nazionalaren "agintea usurpatzea" egotzita hartu du erabakia AEBko Gobernuak.

  • Protestak Venezuelan. EFE

    Protestak Venezuelan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko Altxorrak zigor ekonomikoak ezarri dizkie Maikel Moreno Venezuelako Auzitegi Goreneko presidenteari eta auzitegi hori osatzen duten beste zazpi epaileei, Asanblea Nazionalaren "agintea usurpatzea" egotzita.

Auzitegi Gorenak bere gain hartu zituen Asanblearen funtzioak, baina ondoren atzera egin zuen, eta ahalmen guztiak itzuli zizkion. Hala ere, oposizioak protesta egiten jarraitu du egunero, herrialdeko kaleetan.

Hain zuzen ere, AEBn dituzten ondasunak izoztu dizkiete, eta debekatu egin diete finantza salerosketak egitea.

“Venezuelako herritarrak sufritzen ari dira Gobernuaren kudeaketa txarrak eta ustelkeriak ekarritako kolapso ekonomikoaren ondorioz. Auzitegi Goreneko kideek okertu egin dute egoera, aginte legegilean esku sartuta”, adierazi du Steven Mnuchin AEBko Altxorreko idazkariak.

“Zigor hauen bidez, AEBk babesa agertu nahi diete venezuelarrei, gobernu demokratiko bat sustatzeko ahaleginean”, gaineratu du.

Maikel Moreno aurtengo otsailean bihurtu zen Goreneko presidente, eta beste epaile hauek osatzen dute auzitegi hori: Luis Fernando Damiani, Arcadio Delgado, Gladys Gutierrez, Juan Jose Mendoza, Calixto Ortega, Lourdes Suarez eta Carmen Zuleta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena