Mundua
Operazioa
agentziak
Ordainketa bi modutan egingo da; zati bat esku-diruan, eta, beste bat, akzioen bidez. Hurrengo Akziodunen Batzarrean onartuko dute kapitala handitzea.
Euskaltel telekomunikazioen enpresak akordioa lortu du Zegonarekin Telecable horren Asturiasko filiala 686 milioi euroren truke erosteko, horietatik 245 milioi enpresak datorren ekainaren 30an izango lukeen zorrari dagozkio, Euskaltelek Balore Merkatuen Batzorde Nazionalari jakinarazi dioenez.
Enpresak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, Telecableren balioa 686 milioitan adostu dute, guztira, horietatik 245 milioi 2017ko ekainaren 30an enpresak izango omen duen zorraren balioa litzateke (Euskaltelek birfinantzatuko du), 186,5 milioi euro ordainetan (esku diruan) eta 26,8 milioi akzio (akzio bakoitza 9,5 euro) emanda. Egitekoa den Akziodunen Batzordean onartuko dute kapitala handitzea eta, hortaz, akzio gehiago merkaturatzea. Horrezkero, Zegona Euskaltelen kapital sozialaren % 15en jabe izango da.
Alde batetik, esku diruan emango duten partea zor garbiaren gorabeherei eta kapital zirkulatzaileari lotuta egongo da. Bestetik, Euskaltelek onartuko dituen akzio berriekin ezingo da dibidendurik jaso, 2016 urteari dagokionean.
Era berean, Zegonak ordainetan kuota bat jasotzeko eskubidea izango du, 15 milioira mugatua, eta zenbait egoeratan azalera litezkeen aktiboen % 35 suposatuko luke. Edonola ere, Euskaltelek balio horren % 65 izango luke.
Gainera, Zegonak Euskaltelen akzioak eman ahal izango dizkie bere kideei, baina zenbait baldintzekin, eta ezin izango ditu saldu datozen 24 hilabeteotan.
Alberto Garcia Erauzkin Euskaltel Taldeko presidentea pozik azaldu da "operazio horren bidez, kablea egonkortu" egingo delako Estatuko iparraldean. "Bai Euskaltel, baita R eta Telecable ere, liderrak gara bakoitza bere merkatuan eta, iparreko hiru operadore handiek bat eginda, Estatuko liderrak izango gara. Konpainia bakoitzak bere baloreak, hau da, markak eta pertsonen gaitasuna, mantentzea da gure asmoa, horiek baitira arrakastaren gakoak".
Kapitala handitu eta gero, Kutxabankek akzioen % 21,3 izango ditu eta, Corporación Financiera Albak, % 9,35. Akziodun nagusiek, baita Zegonak ere, Euskaltel Taldeak haien lurraldean duen loturarekiko konpromisoa agertu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa