Mundua
New York Times-en arabera
agentziak | erredakzioa
James Comeyk zintzotasuna eskaini zion presidenteari. Etxe Zuriaren arabera, Trumpek ez lioke inoiz "leialtasun pertsonala" eskatuko, baizik eta herriarekiko eta aberriarekiko leialtasuna.
Comey, aurreko astean, bista batean. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak "leialtasuna" eskatu zion James Comey FBIaren zuzendari ohiari Etxe Zurira heldu eta gutxira, baina Comeyk "zintzotasuna" baino ez zion eskaini; baliteke uko egite horrek asteartean kargua galtzea eragin izana, The New York Times egunkariak gaur argitaratu duenez.
Afari pribatu batean egin omen zion eskakizuna Trumpek, urtarrilaren 20an kargu hartu eta gero, Comeyk berak kide batzuei azaldu dienaren arabera. Antza, horietako kide batzuek egunkariarekin hitz egin dute ondoren, izena eman gabe.
Hala, afaltzen ari zirela, eta Trump garaipenagatik eta hitzaldietan batzen zuen "jendetzagatik" harro agertu ondoren, presidenteak leiala izango ziola "zin egitea" eskatu zion Comeyri.
Alabaina, horrek uko egin zion eta, horren ordez, beti "zintzoa" izango zela promestu zion, baina azpimarratu zuen ez zela "konfiantzazkoa" izango, jarrera politikoari dagokionez.
Erantzunak ez zuen Trump asebete, eta beste bi aldiz eskatu zion leiala izatea, baina Comey tinko mantendu zen bere erantzunean, beti ere FBIaren zuzendari ohiak esan ei duenez.
Orain, Comeyk uste du afari hori bere amaieraren "atarikoa" izan zela, The New York Timesen arabera.
Gainera, Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramale batek egunkariari adierazi dio FBIaren zuzendari ohiak esandakoa ez dela afariaren "kontaketa zehatza", eta presidenteak ez liokeela inoiz "leialtasun pertsonala" eskatuko, baizik eta herriarekiko eta aberriarekiko leialtasuna.
Bart, NBC telebista katean egindako elkarrizketa batean, Trumpek esan du Comey "harroputza" dela eta FBIa "kontroletik kanpo" zegoela aspalditik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa