08:49

Mundua

Frantzia

Valls, Macronen alderdiko hautagai Frantziako hauteskunde legegileetan

Agentziak | Erredakzioa

Lehen ministro ohiak bazter utzi du Alderdi Sozialista, eta "alderdi zaharrak hilzorian edo hilda" daudela adierazi du.

  • Valls eta Macron. EFE

    Valls, Macronekin hizketan, artxiboko argazki batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Valls lehen ministro ohi sozialistak gaur iragarri duenez, ekainean Frantzian egin behar dituzten hauteskunde legegileetan Macronen alderdiko (En Marche!) hautagai izango da. Ez da, beraz, Alderdi Sozialistaren zerrendatan aurkeztuko.

Izan ere, Vallsen hitzetan, "alderdi zaharrak hilzorian edo hilda daude".

RTL irrati katean elkarrizketa eskaini du Frantziako lehen ministro izandakoak, eta bertan egin du iragarpena. "Presidentearen gehiengoaren hautagai izango naiz. En Marche! alderdian emango dut izena", esan du.

Azaldu duenez, bi arrazoi izan ditu Macronen alderdiaren alde egiteko. Batetik, hautagai zentristak presidenterako hauteskundeetan lortutako "arrakasta" eta, bestetik, Alderdi Sozialistak bozetan izandako porrota —lehen itzulian, bosgarren geratu zen, inoizko emaitzarik kaskarrenekin—.

Halaber, Macronen programak berearekin bat egiten duela ere aipatu du arrazoi gisa, eta une honetan, indarrak batzea ezinbestekoa dela nabarmendu. "Zatiketa oso txarra litzateke", argudiatu du.

Hollanderen gobernuan izan zirenean biek izandako desadostasunez galdetuta, garrantzia kendu die Vallsek: "Gaindituta daude. Ezikusiak ahaztu behar dira".

Martxoan hauteskundeetan Macroni bozkatuko ziola iragarri zuen Vallsek. Lehen ministro ohia Benoit Hamonekin lehiatu zen Alderdi Sozialistako presidente hautagai izateko, eta galdu egin zuen.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena