19:26

Mundua

Mobilizazioak

Manifestazioak Venezuelan, Asanblea Konstituziogilearen alde eta kontra

Agentziak | Erredakzioa

Oposizioak Maduroren proposamenaren aurka protesta egiteko kalera irtetea eskatu die hiritarrei.

  • Manifestazioak Venezuelan. Artxiboko argazkia EFE

    Manifestazioak Venezuelan. Artxiboko argazkia EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka hiritar kalera irten dira Caracasen eta herrialdearen barnealdean, Venezuelako Asanblea Konstituziogilearen alde eta kontra mobilizatzeko. Nicolas Maduro presidenteak egindako proposamena baztertu egin du oposizioak, iruzurra dela argudiatuta.

Oposizioak Maduroren proposamenaren aurka protesta egiteko kalera irtetea eskatu die hiritarrei, Caracaseko hainbat tokitatik abiatuta. Elias Jaua Hezkuntza ministroaren bulegora joateko deia egin die, Asanblea Konstituziogilearen batzordeko buruaren bulegora, hain zuzen. Han, Maduroren proposamena baztertzeko dokumentua igortzeko.

Bestalde, Venezuelako Gobernuko zenbait ordezkari bilera egiten ari dira, ordenamendu juridikoa aldatuko lukeen proposamenari buruz eztabaidatzeko. Hugo Chavez presidenteak bultzatutako ordenamendua da, 1999tik 2013ra arte indarrean egondakoa.

Capriles oposizioko buruaren esanetan, chavismoak "ez du hauteskunderik nahi" eta "horregatik proposatu du Asanblea Konstituziogilea".

Gobernuak esan duenez, konstituziogileak lurraldeka antolatutako hauteskundeen bidez hautatuko dituzte

Apirilaren 1az gero protesta olatua bizi dute Venezuelan, Gobernuaren alde zein aurka. Horietako batzuen bortizkeriaren ondorioz, 37 pertsona hil eta beste 700 zauritu dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena