11:00

Mundua

Presidenterako hauteskundeak

Europak arnasa hartu du Macronen garaipenaren ostean

agentziak

Merkatuek ere harrera ona egin diete Frantziako presidente hautetsiaren emaitzei. Munduko potentzia nagusien ordezkariek ere zoriondu dute Macron.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuna osatzen duten herrialde gehienetako agintariek, hala nola, mundu osoko beste ordezkari askok, Emmanuel Macron Frantziako presidente hautetsia zoriondu dute, eta eragin lasaigarria izan du politikan zein ekonomian.

Angela Merkelek atzo bertan zoriondu zuen telefonoz hurrengo presidente frantziarra, eta, bere ustean, jasotako babesak erakutsi egiten du Frantziako hautesleriak Europarekin duen lotura.

Alemaniako Gobernuak ohar baten bidez azaldu zuenez, Merkelek hautagai sozioliberalak egindako hauteskunde-kanpaina goraipatu du, "Europar Batasuna bat eginda eta mundura zabalduta" babesteagatik.

Jean Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak mezua bidali zion Macroni, Twitter sare sozialaren bidez, garaipena ezagutu eta berehala: "Zorionak Emmanuel Macron. Pozik (nago) frantziarrek etorkizuna Europan izatea aukeratu dutelako. Denok elkarrekin, Europa indartsuago eta justuago baten alde".

Ildo horretatik mintzatu zen, halaber, Federica Mogherini EBren Kanpo Arazotarako eta Segurtasun Politikarako ordezkari nagusia, bere blogean idatzitako post batean: "Gau honetan, 'Vive la France, Vive l'Europe', eta martxan jarriko gara danok gure Batasunari europarrek merezi duten etorkizuna emateko".

"Kanadako Gobernuaren izenean, Emmanuel Macron zoriondu nahiko nuke Frantziako hurrengo presidente hautatu dutelako", esan du Justin Trudeauk Kanadako lehen ministroak.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ere zorionak eman dizkio Frantziako presidente hautetsiari, eta ziurtatu egin dio Espainia "kide leial eta konprometitua" zaingo dela.

"Pozten nau esateak erreformak egiteko agertu duzun asmoari, Europa integratzailea egiteko prozesuaren aldeko jarrerari eta hautesleriak emandako babes irmoari esker ondorioztatu daitekeela dutela Frantzia, kidea, bizilaguna, eta Espainiaren kideak aktiboki lagundu egingo duela Europar Batasuna indartu eta bultzatzeko", Rajoyren arabera.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak ere Macron zoriondu du gaur, astelehena, eta bien arteko mesfidantza gainditu eta elkarrekin lan egitea eskatu dio.

"Frantziako herritarrek konfiantza eman diote herrialdearen gidaritzan egoteko, Europan eta nazioartean une zailak direnean", esan du Putinek Macroni bidalitako telegrama batean.

Donald Trump AEBko presidenteak ere Twiter aukeratu du hurrengo presidente frantziarrari mezua bidaltzeko: "Zorionak Emmanuel Macroni gaurko garaipen handiagatik eta Frantziako hurrengo presidentea izango delako. Berarekin lan egiteko irrikan nago".

Abdelfatah al Sisi Epitoko presidenteak ere zoriondu du Macron eta bi herrialdeen arteko harremanak indartzeko nahia helarazi dio.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bat egin du zorion agurrekin, eta partekatzen dituzten erronken aurrean elkarrekin aritzeko nahia adierazi dio.

Burtsek poztasunez hartu dute emaitza

Emmanuel Macron hautagaiaren garaipenak ere bultzatu egin du euroaren balorea, dolarraren aurrean, eta azken sei hilabeteetan izan den mailarik altuenean kokatu da; 1,1 dolar.

Zehatz-mehatz, euro bat 1,1022 dolarren truke alda daiteke gaur, 2016ko azaroaren 9tik egunik onena.

k egunik onena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena