Mundua
AEB
Agentziak | Erredakzioa
Helburu horrekin bi herrialdeekin negoziatzeko prest agertu da Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
Donald Trump eta Mahmoud Abbas. Argazkia: EFE
Israeldarren eta palestinarren artean bakea ekarri dezakeen “akordioa errazteko” prest agertu da asteazken honetan Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea. Bere esanetan, bi aldeek zuzenean negoziatu behar duten gaia da, eta AEBk ez luke bakea inposatu behar.
Mahmoud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren (ANP) presidentearekin batera egindako agerraldian, bi herrialde horien arteko bake akordioa lortzeko “konpromisoa” hartu duela esan du Trumpek. Hala, helburu hori lortzeko bi aldeekin lan egiteko prest agertu da.
“Nire esku dagoen guztia egingo dut akordio hori errazteko. Haiek nahi dituzten gaietan bitartekari lanak egiteko prest nago”, esan du Trumpek. Ildo horretatik, israeldarren eta palestinarren bake akordioa lortzea bere bizitzan zehar akordiorik zailena dela behin eta berriro entzun duela gaineratu du.
Dena dela, bi herrialde horien artean bakea lortzeko bere iritziz eman behar diren urratsen inguruan ez du xehetasun gehiagorik eman nahi izan AEBko presidenteak. Hala, akordio iraunkor bat lortu ahal izateko Palestinako buruzagiek indarkeriaren kontra aho batez hitz egin behar dutela nabarmendu du.
Halaber, bakea Estatu Islamikoari aurre egitea eta bestelako talde terroristak garaitzea dela ziurtatu du Trumpek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa