Mundua
Bakea lortzeko
agentziak | erredakzioa
"Botere konstituziogilea aktibatu dut herriak aberriaren botere osoa har dezan", iragarri du Madurok Caracasen Maiatzaren Lehena dela eta egindako ekitaldi jendetsuetan.
Albisteak (4)
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Asanblea Konstituziogilea deitu duela iragarri du astelehen honetan, VI. Errepublika aldarrikatzeko asmoz, Venezuelako Konstituzioaren 347 Artikuluak zehazten dituen eskumenei helduta.
"Botere konstituziogilea aktibatu dut herriak aberriaren botere osoa har dezan", iragarri du Madurok Caracasen Maiatzaren Lehena dela eta egindako ekitaldi jendetsuetan, hedabide venezuelarren arabera.
Maduroren esanetan, "misio guztiak babestu nahi ditut Konstituzioaren bidez, inoiz pribatizatu ez ditzaten".
"Jatorrizko botere konstituziogilea deitu dut, Errepublikak behar duen bakea lortzeko, kolpe faxista garaitzeko eta herriak, burujabetzaren bidez, bakea, armonia eta benetako elkarrizketa nazionala inposa ditzan", esan du.
"Ordua da. Bidea da. Ez dute beste aukerarik utzi", presidenteak Konstituzioaren ale bat, "Chavezen alaba", eskuan zuela adierazi duenez.
Junto a los Ministros y el Pueblo Revolucionario, convocamos al Poder Constituyente Originario #VamosAConstituyente https://t.co/uPmaZSTYag
— Nicolás Maduro (@NicolasMaduro) 1 de mayo de 2017
"Elkarrizketa nahi dute? Botere Konstituziogilea. Bakea nahi dute? Botere Konstituziogilea. Hauteskundeak nahi dituzte? Botere Konstituziogilea. Jatorrizkoa, guztiahalduna, langilea, herrikoa", erantsi duenaren arabera.
"Herritarren konstituziogilea deitu dut, ez alderdi politikoena ezta eliteena ere, ez, herritarra, langilea, herrikoa, misiolaria, nekazariena. Konstituziogile feminista, gazteriarena, ikasleriarena, indigena".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa