Mundua
Tentsioa maila gorenean
agentziak | erredakzioa
Agintari estatubatuarrak esan du "ohorea" izango litzatekeela Ipar Koreako buruzagiarekin elkartzea, ordu batzuk lehenago probokazioei militarki erantzuteko aukera ez baztertu ostean.
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidenteak esan du Kim Jong-un Ipar Koreako buruarekin biltzeko prest dagoela, "baldintzak egokiak" badira. Tentsio maila oso altua da bi herrialdeen artean, Pyongyangek misilekin egindako frogak eta programa nuklearra probokazio gisa hartu baitu Washingtonek.
Bilera "eginez gero, baldintza egokietan izan beharko da, noski", adierazi du Trumpek Bloombergen egindako elkarrizketa batean, eta ordu batzuk lehenago probokazioei militarki erantzuteko aukera ez baztertu ostean.
Agintari estatubatuarrek azpimarratu du "ohorea" izango litzatekeela Ipar Koreako buruzagiarekin elkartzea.
"Politikari askok ez lukete sekula esango, baina baldintza egokiekin berekin elkartuko nintzatekeela esaten ari naiz", azpimarratu du.
Trumpen segurtasun arazo handienetako bat da gaur egun Koreako penintsularekin duen tentsioa, presidente denetik 100 egun bete eta gutxira.
Azken egunotan agintari amerikarrak berretsi du nahiago duela irtenbide diplomatikoa lortu Pyongyangekin, eta konfiantza osoa agertu du Xi Jinping Txinako presidenteak egoera baretzeko egin dezakeen lanean.
Gaur bertan, Ipar Koreak iragarri du "abiadura bizian" bultzatuko duela programa nuklearra, Washingtonek egiten dion presioari aurre egiteko adierazpen gisa.
AEBren eta Ipar Korearen arteko azkeneko bilera 2000n izan zen, Madeleine Albright Bill Clintonen Estatu idazkaria eta Kim Jong Il Pyongyanen elkartu zirenean.
kartu zirenean.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa