Itxi

Mundua

'BREXIT'

'Brexit'ari buruzko negoziazioak gogorrak izango direla iragarri du Mayk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atzo, EBko kideek  aho batez onartutako marra gorrien harira, buruzagi britainiarrak esan du Bruselaren eskariak neurrigabeak irudituz gero, elkarrizketak bertan behera uzteko prest dagoela.

  • Theresa May. EFE.

    Theresa May. EFE.

Theresa May Britainia Handiko lehen ministroaren hitzetan, atzo Bruselan EBko 27 kideek 'Brexit'aren inguruan erabakitakoa oso gogorra da. Hemendik aurrerako negoziazioak zailak izango direla argi erakusten du erabaki horrek, Mayren arabera.

Europar Batasuneko  gobernuburuek Erresuma Batuaren irteera negoziatzeko irizpideak onartu zituzte. Prozesua bi urtetan amaitu nahi dute, eta buruzagi guztiek 'Brexit'aren aurrean duten batasuna azpimarratu nahi izan zuten. "Jarraibideak aho batez onartu dira. 27 kideko Europar Batasunaren agintaldi politiko sendo eta bidezkoa prest dago 'Brexit'a negoziatzeko", iragarri zuen Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak. Mezu argia igorri zion Londresi: Europako merkatuan parte hartzeko lanak izango dituela.

"Argi geratu da, ez atzoko bileran bakarrik, 'Brexit'a negoziatzeko elkarrizketak gogorrak izango direla", esan du Mayk. Halere, Bruselaren eskariak neurrigabeak direla irudituz gero, elkarrizketak bertan behera uzteko prest dagoela.

prest dagoela.