12:02

Mundua

Gatazka

Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du Pyongyang iparraldean

Agentziak | Erredakzioa

Donald Trump AEBko presidenteak Twitter bidez erantzun dio Kim Jong-un agintari iparkorearraren ekintzari.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurtitzeko saiakera egin du, eta bota eta minutu gutxira lehertu da. Kim Jong-un eta AEBren arteko tentsio giroa bete-betean dagoela egin dute ekintza Pyongyangen.

Ipar Koreak misilekin apirilean egin duen hirugarren saiakera honek agerian utzi du Pyongyangen arma programan aurrera egiteko duen asmoa; Washingtonek, aldiz, Kim Jong-unen erregimenaren aurkako presio diplomatikoa eta militarra areagotu du.

Bere aldetik, Donald Trump AEBko presidenteak Twitter bidez kritikatu du Ipar Korearen jaurtiketa eta Txina sartu du geroz eta nahastuago dagoen liskarrean.

Etxe Zurira iritsi zenez gero, presidente estatubatuarrak Pekin presionatu du, Kim sendiaren aliatu historikoa, Ipar Koreak abiatutako arma programa bertan behera uzteko inplika dadin.

NBEren Segurtasun Kontseiluak programa nuklear iparkorearraren mehatxuak aztertzeko New Yorken egindako ministroen ezohizko bileraren ostean iritsi da jaurtiketa.

Bestalde, Donald Trumpen Gobernuak Pyongyangen aurkako hitzaldia gogortu du azken asteotan, Ipar Korearen misil jaurtiketak ikusita eta beste proba nuklear baten aukeraren aurrean. Horrez gain, gatazka armatu bat sortzeko indarra erabiltzeko aukera ere aztertu dute agintari estatubatuarrek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena