Mundua
Profila
Agentziak | Erredakzioa
Emmanuel Macron hautagai sozioliberalarekin lehiatu da Frantziako presidente izateko, eta Eliseora iristen den lehen emakumea bihurtzetik gertu geratu da.
Marine Le Pen
Marine Le Penek bere aitarengandik jaso zuen ultraeskuineko alderdiaren (Fronte Nazionala) itxura garbitzen eman ditu azken urteak, eta hauteskundeetan etengabe gora egiteari utzi ez dion mugimendu baten aurpegi adeitsua bilakatu da.
Joan den apirilaren 23an egin ziren Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian bigarren postua lortu ostean, Le Penek Emmanuel Macron hautagai sozioliberala izan du aurkari maiatzaren 7ko bigarren itzulian. Macronek irabazi ostean, Eliseora iristen den lehen emakumea bihurtzetik hurbil geratu da.
48 urte dituen horretan, presidente izateko bere bigarren hauteskundeak dira, eta dagoeneko bere aitak (Jean-Mari Le Pen) 2002an lortu zuen mugarria berdindu du, hau da, bigarren itzulian aritzeko sailkatzea; alabaina, babes gehiagorekin eta hautesleria sendoarekin egin du.
Bere alderdiak babes zabala lor dezala ahalbidetu du Le Penek, hain hautesleria fidela du, ezen barkatu egiten dizkiotela bere mugimendua legez kanpo finantzatu izanaren akusazioak. Europako Legebiltzarrak dagoeneko zigortu du auzi horregatik.; izan ere, eserleku bat dauka bertan 2009ko uztailaren 14tik.
Ultraeskuineko hautagaiak funanbulisten pare mugitzen da jasotako muturreko proposamenen eta Eliseora heltzeko darabilen aurpegi adeitsuagoaren artean.
Saihestu egiten ditu bere aitari horrenbesteko burukomin eragin zizkioten Bigarren Mundu Gerrari buruzko aipamenak, eta immigrazioaren aurka egin ohi du segurtasun falta, frantziarra denarekiko lehentasuna eta abertzaletasun ekonomikoa argudiotzat hartuta. Azken hori, gainera, bere kanpainako gai gogokoena da, AEBko hauteskundeetan Donald Trumpek arrakastaz erabili zuela ikusita.
Hori guztia, gainera, bere aitarekin zuen lotura eten ostean, hark izandako azken ateraldiak eraginda. Izan ere, hilabeteak iraun zuen familiarteko sesioa protagonizatu zuten, baina, azkenerako, alaba aitaren babespetik atera eta ultraeskuinekoak diren Europako alderdien arteko aurpegi ezagunetakoa izatera pasatu zen.
1968ko abuztuaren 5ean jaio zen, eta laster ekin zion politika mugimenduan murgiltzeagatik. 18 urterekin Fronte Nazionalaren kide egin zen, eta bere abizenak lagunduta, ez zuen arazorik izan alderdiko egituraren barruan gora egiteko.
Arduradunak eta hautagaiak aurkitzeko arazoak zituen alderdi batean, buruaren alaba laster bihurtu zen balio preziatu hauteskundeetara begira; hartara, zenbait hauteskunde legegiletara zein tokikotara aurkeztu zen 1992tik 1998ra, Parisen abokatu lanak egiten zituen bitartean.
2002an bere aitak bigarren itzulira igarotzea lortu zuenean, hainbat agerraldi egin zituen telebistan, eta hitz jarioa eta izaera gogorra zuela ikusi zuen Frantziak.
Izar politiko bat jaio zen, urteek aurrera egin ahala sendotzen joan zena. Lehendabizi, alderdian bertan, alderdiko kide zaharrenek hasiera batean "karguzale" gisa ikusten baitzuten eta ez zuten begi onez ikusten hark gidatzen zuen bira "adeitsua".
Aitzitik, 2011n Fronte Nazionalaren (FN) aginpidea bereganatu zuen, eta urte bat geroago, presidente izateko lehendabiziko hauteskundeetan zuzendu zuen. Botoen % 17,9 lortu zituen, eta hirugarren postua eskuratu zuen, baina bere aitak hamar urte aurretik izandako boto portzentajea gaindituta.
Horren aurrean, alderdi barruan inork ez zuen zalantzan jartzen bere zilegitasuna. Horrenbestez, Le Penek lorpen berrien bila abiatu zen gazteagoa eta modernoagoa zen lantaldearen laguntzarekin. Bertan, Louis Aliot (bere senarra) eta Florien Philippot (lankiderik estuena) nabarmentzen dira.
Estrategia berri horri esker, bere egin du sistemak ahaztu egin dituela eta globalizazioaren ondorioak jasaten ari direla uste duten langileriaren eta klaserik xumeenen babesa.
Hala ere, Frantziako lehen emakume presidente bihurtu nahi badu, apirilaren 23an izan zituen emaitzak biderkatu beharko ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa