Mundua
Atentatua Parisen
Agentziak | Erredakzioa
50.000 polizia, jendarme eta militar izango dira igandean hauteskunde eguna zaintzen.
Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak ostiral honetan iragarri duenez, Parisen bart gertatutako atentatua dela eta, igandean egitekoa den hauteskundeen lehen itzuliaren segurtasuna bermatzeko neurriak indartuko dituzte.
Francois Hollande Frantziako presidentea buru, Defentsa Kontseiluak bilera egin du goizean, eta horren ondotik mintzatu da Cazeneuve. Horren esanetan, balizko erasoei "berehala erantzuteko prestatutako unitateak" izango dira lanean igandean, eta 50.000 polizia, jendarme eta militar jardungo direla gaineratu du.
Bart gauean Parisen izandako atentatuan polizia bat hil eta hiru pertsona, bi polizia eta oinezko bat, zauritu ziren. Tiroketa izan zen Eliseo Zelaietan, hiriburuaren erdigune komertzial eta turistikoan.
Hauteskunde kanpaina bete-betean kolpatu du erasoak. Emmanuel Macron hautagai neoliberalak, Marine Le Pen ultraeskuindarrak eta Francois Fillon kontserbadoreak bertan behera utzi dituzte gaurko iragarrita zituzten ekitaldiak.
ten ekitaldiak.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa