19:59

Mundua

Hauteskundeak Frantzian

Frantziako presidente izateko 11 hautagaiak

Agentziak | Erredakzioa

Bederatzi gizonezko eta bi emakumezko izango dira lehian. Hautagai nagusiak hauek dira: Marine Le Pen, Emmanuel Macron, François Fillon, Benoît Hamon eta Jean-Luc Mélenchon.

  • Frantziako hauteskundeetako hautagaiak. Argazkia: EFE

    Frantziako hauteskundeetako hautagaiak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

François Fillon

François Fillon kontserbadorea zen hauteskundeak irabazteko faborito nagusia, eskandalua lehertu zen arte. Haren emazteak parlamentari soldata kobratzen zuela jakin zen eta auzipetu egin zuten.

Presidente izendatuz gero, immunitatea izango du gutxienez bost urtetan. Alabaina, hauteskundeak galduz gero, oso litekeena da akusatuen eserlekuan ikustea, besteak beste, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.

Marine Le Pen

Azken urteotan bere aitak sortutako alderdi ultraeskuindarraren irudia hobetu nahian aritu da eta badirudi fruituak jasotzen ari dela: Frantziako alderdi bozkatuena da egun.

Marine Le Pen bigarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetara eta, inkestek esandakoa betetzen bada, aise pasatuko da bigarren itzulira.

Emmanuel Macron

Gaztea eta gizon perfektuaren irudiarekin, Frantziako Gobernatzeko faborito bilakatu da, ezustean.

Duela urtebete Ekonomia ministro ezezaguna zen askorentzat. Liberalizazio lege bat soilik lortu zuen aurrera ateratzea eta adierazpen desegokiak egiteagatik nabarmentzen zen gehiago.

Jean-Luc Mélenchon

2008an Alderdi Sozialista utzi zuen, 30 urteko militantziaren ostean. Orduan inork gutxik imajina zezakeen senatari sozialista ohia Frantziako ezkerraren figura bilakatuko zela.

Grezian Syrizak edo Espainia Podemosek bezala, Mélenchone ezker erradikala ordezkatzen du, bere ibilbide politikoa Alderdi Sozialistaren baitan egin badu ere.

65 urteko politikaria bigarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetara, Hollanderen Gobernuak eragindako haserrearen ondotik, boto asko jasoko dituela egiaztatu ostean.

Benoît Hamon

Hollanderen Gobernuan Ekonomia eta Hezkuntza ministro izan zen eta hauteskundeetako bigarren ezustekoa bera izan da. Primarioetan arerio guztiak gainditu zituen, tartean Manuel Valls bera, ezkerreko programa bat aurkeztuta.

Aipatzeko da Berdeena babesa jaso duela eta alderdi horren hautagaiak, Yannick Jadotek, bere hautagaitza erretiratu zuela Hamonen aldeko botoa eskatzeko.

Nathalie Arthaud

Nathalie Arthaud Ekonomia irakaslea da eta bigarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetara, Langileen Borroka ezker-muturreko mugimenduaren izenean. Botoen % 1 jasoko du, inkesten arabera.

François Asselineau

Herri Batasun Errepublikanoa deitutako alderdiaren hautagaia da. 2007an sortutako alderdi elitistak Frantzia Europar Batasunetik ateratzea aldarrikatzen du.

Jacques Cheminade

75 urterekin hautagairik zaharrarena da. Elkartasuna eta Aurrerapena alderdiaren hautagaia da. Frantzia Europar Batasunetik eta NATO erakundetik ateratzea eta Ilargia kolonizatzea defendatzen dute.

Nicolas Dupont-Aignan

Sarkozyren UMP alderdiko kide izan zen, baita gobernu kontserbadore ezberdinetako ministro ere, 90eko hamarkadan. Debotu La France alderdiko hautagaia da eta Le Pen eta Fillonen erdibidean dagoela esaten du. Frantzia Europar Batasunetik irtetea nahi du.

Jean Lassalle

Lassalle artzaina izan zen eta bigarren aldia da hauteskundeetara aurkezten dela, Euts Dezagun mugimenduaren baitan. Nekazaritza guneen eta ekologia humanistaren defendatzailetzat du bere burua.

Philippe Poutou

Mekanikaria da, eta langileen ordezkaria bere lantegian. Kapitalismoaren kontrako Alderdi Berriaren hautagaia da eta Melenechonekin lehiatuko da ezker-muturreko botoak eskuratzeko. Bigarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena