Mundua
Frantzia
Agentziak
Azken inkesten arabera, hamaika hautagaietatik lauk dute irabazteko aukera bozketaren lehen itzulian.
Albisteak (2)
Frantziako hauteskunde kanpaina azken txanpan sartu da, eta hamaika hautagaietatik lauk dute antzeko aukera apirilaren 23ko lehen itzulian irabazteko. Hala eta guztiz ere, ez dago faborito garbirik.
Azken inkestek egoera bitxia utzi dute agerian. Izan ere, lau hautagai parekatuta baitaude: Emmanuel Macron sozioliberala eta Marine Le Pen ultraeskuindarra berdinduta daude, botoen % 22 lortu luketeelako; Jean-Luc Mélenchon ezkertiarrak, berriz, botoen % 20 izango luke, eta François Fillon kontserbadoreak, % 19.
Bestalde, Benoît Hamon sozialista amaierako argazkitik at geratuko litzateke, botoen %7,5 erdietsita. Ezkerreko botoak galdu dituela erakutsiko luke datu horrek, Mélenchonen eta Macronen alde.
Kanpainaren azken asteari dagokionez, Parisen mitina ematekoak dira bihar Macron eta Le Pen, eta Fillonek Nizan egingo du agerraldia. Horrez gain, Tolosa (Okzitania), Nantes eta Marseilla hirietan ere izango da hautagai kontserbadorea datozen egunetan.
Le Pen ultraeskuinarrak, bere aldetik, garbi utzi zien agindua militanteei: "Botoa erabakitzeke duen norbait konbentzitzea edo abstenitzeko asmoa duenari eskutik hartzea", datorren igandean irabazteko.
Horrez gain, Frantzia larrialdi egoeran dagoenez, 50.000 polizia eta Sentinelle terrorismoaren aurkako taldeko kideak arituko dira lanean igandean prestatuko dituzten 67.000 hauteslekuetan, istiluak saihesteko. Azken urteotan Frantzian izandako atentatuak direla eta hartu dituzte neurri berezi horiek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa