Mundua
Tentsioa
Agentziak | Erredakzioa
Arma programa dela eta AEBrekin bizi duen tentsioa areagotzen ari den unean egin du saiakera Piongiangek.
Ipar Koreak jaurtitako misiletako baten artxiboko argazkia. EFE
Ipar Korea misil bat jaurtitzen saiatu da, arma programa dela eta AEBrekin bizi duen tentsioa areagotzen ari den unean. Hori baieztatu dio EFE agentziari Hego Koreako Defentsa ministerioko bozeramaileak.
Iturri beraren arabera, Piongiang jaurtitzen saiatu den misilaren mota eta ezaugarriak aztertzen ari dira Hego Koreako agintari militarrak ekialdeko Sinpo hirian.
Halaber, AEBko armadaren Pazifikoko Komandoak ohar batean baieztatu duenez, jaurti eta ia berehala lehertu den misila jaurtitzen ahalegindu de Ipar Korea.
Azterketa balistikoa egin ostean, Hego Koreako Gobernuak Segurtasun Nazionalaren Kontseiluaren bilera deitu du saiakera gaitzesteko, batzarraren ondoren kaleratutako agiri batean adierazitakoaren arabera.
Mike Pencen bidaia Hego Koreara
Misilekin egindako saiakera eta Mike Pence presidenteorde estatubatuarrak Hego Koreara egiten ari den bidaiarekin ia aldi berean izan dira. Hego Korea bisitatu ostean, Japoniara, Indonesiara eta Australiara egingo du bidaia, Asian barrena egiten ari den biran.
Etxe Zuriko iturrien esanetan, Ipar Korea izango da gai nagusia bidaian, erregimen iparkorearraren ekintzei erantzuteko aukera militarrak aztertzeko, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa