11:58

Mundua

Venezuela

Botere-banaketa errespetatzeko eska diezaiokete Venezuelari

Agentziak |

Bestalde, 'Konstituzio ordena hautsiko' zela ohartarazi zuen Venezuelako fiskal nagusiak. Hori dela eta, horrekin bildu da Maduro presidentea.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Karta Demokratikoaren prozesuaren inguruan erabakiko dute aste honetan OEA Amerikako Estatu Erakundeak. Proposamena aurrera ateraz gero, botere-banaketa errespetatzeko, hauteskunde-egutegia zehazteko eta preso politikoak askatzeko deia egingo dio modu ofizialean erakunde horrek Venezuelari.

Astelehen honetarako enbaxadoreen Batzorde Iraunkorraren Saioa deituta dago, eta litekeena da horren ostean Karta Demokratikoaren prozesuaren gainean bozkatzea (kudeaketa diplomatikoak edo zigorrak).

Bilera

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea Luisa Ortega fiskal nagusiarekin bildu da gaur Caracasen, Miraflores jauregian. Auzitegi Gorenak Parlamentuaren zereginak hartzeak "konstituzio ordena hautsiko" zuela ohartarazi zuen Ortegak.

Ez dute batzarraren xehetasunik eman, ezta adierazpenik egin ere. Dena den, argitaratu dituzten argazkietan ikus daitekeenez, 1958. eta 1999. urteen artean Venezuelan izandako biktimei buruzko Egiaren Batzordearen txostena eman dio Ortegak Madurori.

Azken egunotan Ministerio Publikoaren eta Botere Judizialaren artean sortutako gatazka konpontzeko asmoz deitutako Defentsa Kontseiluaren ostean egin dute batzarra. Gorenak emandako bi epaiek "konstituzio ordena" hautsiko zutela ohartarazi zuen Ortegak.

Kontseiluaren bileran neurriak berrikustea eskatu zioten Botere Judizialari; beraz, Asanblea Nazionalak bere zereginak berriz hartu zituen, epaiaren hainbat atal bertan behera utzita.

Maduroren aurkako protestak egin dituzte Venezuelan, hauteskundeak eskatzeko

Venezuelako oposizioaren aldeko hiritarrak Caracasko Callao plazan bildu dira gaur, Maduroren gobernuaren aurka protesta egin eta presidenteari hauteskundeak dei ditzan eskatzeko.

"Behera kateak" ("Abajo cadenas"), "Behera diktadura" ("Abajo la dictadura") edo "dikaturaren aurrean, hiritarren errebeldia" ("ante la dictadura, rebeldía cívica").

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena