Mundua
Erabakia
Agentziak | Erredakzioa
Nicolas Maduro presidenteak Asanblea Nazionalari botereak kendu dizkion epaia berrikustea eskatu dio Auzitegi Gorenari.
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. EFE
Venezuelako Auzitegi Gorenak iragarri duenez, ez ditu bere gain hartuko Parlamentuaren zereginak. Nicolas Maduro presidenteak Asanblea Nazionalari botereak kendu dizkion epaia berrikustea eskatu dio Gorenari.
Hala, epaiaren hainbat atal baliogabetuko dituela adierazi du Auzitegiak, Parlamentuaren zereginak bere gain hartzeko hartutako erabakia bertan behera utzita.
Estatuko buruak deitutako Nazioko Defentsa Kontseiluak Justizia Auzitegi Gorenari epai horiek berrikusteko egindako eskariaren ostean iragarri dute erabakia. Madurok Kontseilua bildu du egoera konpontzeko asmoz, Fiskaltzak Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean erakutsitako jarreraren ondorioz.
Bestalde, Kontseiluaren erabakiz, "Auzitegi Gorenari dagokio botere publiko nazionaleko edozein erakunderen jarduerak konstituzionalak diren ala ez kontrolatzea, baita botereen artean gerta daitezkeen istiluak konpontzea ere".
Oposizioak manifestazioa egin du Caracasen, Auzitegi Gorenak erabakiak zuzendu dituen arren
Ehunka pertsona bildu dira gaur Caracasen, Auzitegi Gorenaren eta Gobernuaren aurka protesta egin eta Parlamentuaren alde egiteko, nahiz eta Botere Judizialak erabakiak zuzendu dituen.
Hortaz, oposizioko alderdiek ostiralean egindako deialdiarekin bat egin dute dozenaka venezuelarrek, Justizia Auzitegi Gorenaren azken erabakiak salatzeko. Izan ere, "Nicolas Maduroren Gobernuarekin koordinatuta" daudela uste dute, "demokraziaren kaltetan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa