20:57

Mundua

Venezuela

‘Konstituzio ordena hautsi’ izana salatu du fiskal nagusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak eskaera egin dio Batzorde Iraunkorrari, Gutun Demokratikoaz eztabaidatzeko.

  • Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusia. Argazkia: EFE

    Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduroren Gobernuak ezarritako bide ofizialetik atera da Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak, Auzitegi Gorenak oposizioari eta Parlamentuari eskumen guztiak kentzea erabaki ondoren. Neurri horrek "konstituzio ordena" hausten duela ziurtatu du Venezuelako fiskal nagusiak.

"Errespetua eta pluraltasuna islatzen duen giroa berriro ezartzeko hausnarketarako deia egiten dugu, bide demokratikoak hartu daitezen. Demokratikoki eztabaidatu daitezela, iritzi ezberdinak errespetatuz", eskatu du Luisa Ortega Diazek.

"Bakea bermatzen duten bideak hartu behar ditugu, oztopoak gainditu eta herritarrei etengabe exijitzen diguten bizi-kalitatea eman ahal izateko", gaineratu du Venezuelako fiskal nagusiak.

Ostiral honetan Luisa Ortega Diazek egindako adierazpen horiek orain arte defendatu duen diskurtsoan aldaketa nabarmena islatzen dute, izan ere, azken urteotan bere babesa adierazi die Nicolas Maduroren Gobernuari eta Hugo Chavezen Gobernuari (Maduroren aurrekariari).

Beste alde batetik, Nicolas Maduroren Gobernuak ohar bat zabaldu du, eta "Amerikako Estatu Batuak, eskuineko gobernu intolerante eta inperialismoaren aldekoek" egindako "erasoa gaitzetsi" du. Halaber, Venezuelako Gobernuaren kontra "datu faltsuak" eta "bidegabekeriak" erabili izana kritikatu du.

Gauzak horrela, Venezuelako oposizioko diputatuei eskumenak kentzeko erabakia hartu duen Auzitegi Goreneko epaimahaiaren kontrako salaketa jarriko duela iragarri du oposizioak.

AEEren premiazko bilera egiteko eskaera

Luis Almagro Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) idazkari nagusiak Venezuelako egoerari buruzko premiazko bilera bat deitzeko eskatu dio AEEko Batzorde Iraunkorrari, Gutun Demokratikoaren 20. artikulua baliatuta. Venezuelako Auzitegi Gorenak Asanblea Nazionalaren eskumenak (oposizioko aliantzako Batasun Nazionaleko Mahaiaren kontrolpean) bere gain hartu ostean egin du eskaria Almagrok.

Bilera horretan, Venezuelako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiari buruz hausnarketa egiteko eta Venezuelari buruz pasa den maiatzaren 30ean eta martxoaren 14an egindako txosten kritikoak aintzat hartzeko eskatu du Almagrok.

Luis Almagro Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Gutun Demokratikoaren 20. artikuluak "egoerari buruzko balorazioa" egiteko saio bat deitzeko ahalmena ematen die idazkari nagusiari eta erakundeko estatuei. Herrialde bateko ordena konstituzionalean izandako aldaketa batek ordena demokratikoari eragiten dionean, "egokitzat" jotzen diren erabakiak hartzeko eskumena du AEEk.

Almagrok birritan eskatu badu ere, oraindik ez diote Gutun Demokratikoa aplikatu Venezuelari. Izan ere, prozesua abiatzeko Amerikako Estatuen Erakundean ordezkaritza duten 35 herrialdeetatik gutxienez 18k babestu behar dute erabakia.

dute erabakia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena