Mundua
Auzitegi Gorenaren epaia
Agentziak | Erredakzioa
Ildo horretatik, demokratikoki aukeratutako Asanblea Nazionalaren eskumen guztiak kentzea deitoratu du AEBko Gobernuak.
Protesta egiten zeuden diputatuak geldiarazi ditu Poliziak. Argazkia: EFE
Freddy Guevara Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteordeak Gutun Demokratikoaren mekanismoa aktibatzea eskatu du ostegun honetan, Auzitegi Gorenak oposizioari eskumen guztiak kentzea erabaki ondoren. “Estatu kolpe” gisa hartu du neurri hori, eta lortutako eskumenak babesteko mobilizazio baketsuak iragarri ditu.
“Estatu kolpea da, eta nazioarteko herrialde guztiak erabaki horren kontra agertu behar dira, Venezuelan kalera irten eta protesta egiten dugun bitartean”, esan du politikariak Mexiko Hirian demokraziaren alde egindako bilera batean.
Guevararen esanetan, Venezuelan diktadura ezartzea prestatzen ari dira, eta Auzitegi Gorenak oposizioari eskumenak kentzeko hartutako erabakia asmo horren adibide bat gehiago dela esan du.
Horren aurrean, nazioarteko herrialde demokratikoen babesa oso garrantzitsua dela esan du. Hala, Venezuelan demokrazia eta Zuzenbide Estatua bermatu ahal izateko, Gutun Demokratikoa onar dezatela eskatu die Amerikako Estatuen Erakundea (AEE) osatzen duten hogei herrialdeei.
Era berean, Asanblea Nazionalak ez duela Auzitegi Gorenaren erabakia aintzat hartuko jakinarazi du. “Venezuelako diputatuak gara, eta dagozkigun eskumen horiek izaten jarraituko dugu”, ziurtatu du Guevarak.
“Herritarrek Venezuelako kaleak hartu behar dituzte berriro, demokratikoki beharrezkoa den presioa egin eta diktadura ezartzeko asmoa duten pertsonen aurrean demokraziaren atea irekitzeko”, azpimarratu du.
Venezuelan “demokraziari emandako zartada larria” deitoratu du AEBk
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak deituratu egin du demokratikoki aukeratutako Asanblea Nazionalaren eskumen guztiak kendu izana Venezuelako Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren kontra dago, Mark Tone bozeramaileak azaldu duenez.
“Demokraziaren arauak urratzen ditu, eta, neurri handi batean, Venezuelako erakunde demokratikoei kalte egiten die. Gainera, herrialdearen etorkizuna demokratikoki aukeratutako ordezkarien bidez bideratzeko aukera kentzen die herritarrei. Demokraziari emandako zartada larria da”, adierazi du Mark Tonek ohar baten bidez.
“Demokratikoki aukeratutako ordezkariei euren betebeharrak egiten uztea, preso politiko guztiak askatzea eta hauteskundeak lehenbailehen egitea eskatzen diogu Venezuelako Gobernuari”, gaineratu du Tonek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa