Mundua
Epaia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oposizioak uste duenez, immunitate parlamentarioa kentzea, Madurori "botere inperiala" emango dio eta erabakiak "kudeaketaren demokrazia eza egiaztatzen du".
Albisteak (1)
Jesus Torquemada
Venezuelako Auzitegi Gorenak Asanblea Nazionalaren eskumenak (oposizioko aliantzako Batasun Nazionaleko Mahaiaren kontrolpean) erabat hartuko ditu, ganbera legegileak "desobeditzen" jarraitzen duelako, Globovision katean adierazi dutenez.
Venezuelako presidentearen, Nicolas Maduroren, ustez, epaia "historikoa" da eta "botere berezia eskaintzen du instituzionaltasuna eta bakea defendatzeko eta bere herrialdearen kontra egin nahi dituzten edozein eraso ukatzeko". Horrez gain, legegileak aberriari traizionatzeagatik eta delitu militarrengatik salatu ahal ditu. Bestalde, oposizioak uste duen arabera, immunitate parlamentarioa kentzea, mandatariari "botere inperiala" emango dio eta erabakiak "kudeaketaren demokrazia eza egiaztatzen du".
Asteazkenean publikatutako epai baten bitartez interpretazioa egin ondoren heldu da goi auzitegiaren erabakia. Horretan, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuak enpresa mistoak egiteko eragozpenik ez duela iragarri zen. Horregatik, ez du Asanblea Nazionalaren babesa behar horretarako.
Epaian, Auzitegi Goreneko Areto Konstituzionalak, Parlamentuaren onespenik gabe enpresa mistoak sortzeko Gobernuari baimena ematearen erabakia berretsi du, gai horren "urgentziarengatik". "Omisio Inkonstituzional parlamentarioa" ere ebatzi du.
Hidrokarburoen Lege Organikoan oinarrituz Gobernuak enpresa mistoak sortzeko eragozpeni ez izatea eragiten du "Omisio Inkonstituzional parlamentario" honek, eta baita Exekutiboak Gorenari konstituzio horren egoera bereizleak eta baldintza guztien "berri eman" behar diola ere, "Errepublikaren alde aurreikusitako abantaila bereziak barne".
Venezuelako Parlamentuak Madurok "Estatu kolpea" eman duela salatu du
Oposizioaren kontrolpean dagoen Venezuelako Asanblea Nazionalak, Nicolas Maduro presidenteak "Estatu kolpea" eman duela salatu du.
"Estatu kolpe bat da, eta mundua eta komunikabideek letra guztiekin esatera gu laguntzea nahi dugu: Nicolas Madurok Estatu kolpea eman du Venezuelan", esan du Asanblea Nazionaleko presidenteak, Julio Borges opositoreak, Legegintza Jauregian egindako prentsaurrekoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa