Mundua
presidentetza-hauteskundeak
agentziak | erredakzioa
Bost hautagaiak izan dira telebistan eta, espero zenez, Emmanuel Macronen aurkako erasoak izan dira nagusi, horren moduko saioetan eskarmentu gutxi duelako. Fillonek arreta gutxi erakarri du.
Albisteak (3)
Emmanuel Macron sozialista-liberala eta Marine Le Pen ultraeskuindarra izan dira bart egindako lehen hauteskunde-eztabaidaren protagonistak, haiei zuzendu baitizkiete eraso gehienak.
Inkestetan babes handiena lortu duten bost hautagai nagusiek hiru ordu t'erdi eman zituzten iritzi kontrajarriak azalduta hainbat gaiei buruz, esaterako, gizarte politikan: hezkuntza eta laikotasuna; ekonomian: 35 orduko lanaldiak eta pentsioan, eta kanpo arazoetarako politikan, Errusiarekiko harremana.
Macron eta Le Pen ez ezik, Françios Fillon kontserbadorea, Benoit Hamon sozialista eta Jean -Luz Melenchon ezkertiarra ere izan ziren. Azken horrek giroa alaitu zuen gainerakoei egindako aipamenekin eta bere estilo zorrotzarekin.
Hala, aurreikuspenak bete ziren eta Macroni zuzendu zizkioten eraso gehienak, eskarmenturik ez duelako horren moduko eztabaidetan eta hautesleria egonkortu ez duelako oraindik. Macron da, Le Penekin batera, bigarren itzulira pasatzeko faboritoa.
Gobernu sozialistaren Ekonomia ministro izandakoa urduri agertu zen hainbatetan, jasandako erasoengatik defendatu nahian. Hamonek esan zion interes taldeen hautagaia dela eta Le Penek "burkiniaren" defendatzaile gisa aurkeztu zuen.
Hala, erlijioak eragin zituen lehen tentsio uneak eztabaidan, hasiera lasaia izan eta gero. "Burkiniak" eragin zuen hautagaiak eztabaidan aritzea eta Hamonek leporatu egin zion Le Peni soilik musulmanen aurkako "laikotasuna" nahi duela.
Fronte Nazionalaren buruak ez zien kasu handirik egin aipamenei, eta mezu ultra-nazionalista eta immigrazioaren aurkakoak botatzen jarri zuen arreta, bere arerioen kontraerasoak gehiegi sufritu gabe.
"Ez naiz (Angela) Merkelen kantzilerordea", esan zuen Alemaniako gobernuburuaren inguruan, hainbat erasoren artean.
Halere, soilik Macron asaldatzen saiatzeko mugitu zen Le Pen, eta lortu egin zuen hainbatetan, bereziki "berriketan egotea, ezer esan barik" egotzi zionean.
Fillonek kalterik izan gabe igarotzea lortu zuen, azken boladan zeresan handia eman ostean, bere seme-alaba zein emazteari ustezko enplegu faltsuak lortzegatik. Fillonek gai horiek eztabaidaren ardatza ez izatea erdietsi zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa