10:09

Mundua

AEB- Errusia

Gaur bilduko da Errusiaren balizko konplota ikertzen ari den batzordea

Agentziak | Erredakzioa

Devin Nunes batzordeko presidente errepublikanoak berretsi duenez, oraindik ez dago Trumpen hauteskunde-kanpainaren eta Errusiaren arteko konplota baieztatzen duen frogarik.

  • Donald Trumpen artxiboko argazkia. EFE

    Donald Trumpen artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ordezkarien Ganberako Inteligentzia Batzordeak ez du Donald Trump AEBko presidentearen eta Kremlinaren artean konplota egon zela baieztatzen duen frogarik, ezta Donald Trump espiatu zutela egiaztatzen duenik ere. Gaur egingo dute lehen audientzia publikoa, Errusiak AEBko hauteskundeetan ustez esku hartu zuen ala ez argitzeko. James Comey FBIko zuzendariak hitz egingo du.

2016ko azaroan AEBko Presidentetzarako hauteskundeetan Errusiak esku hartu ote zuen ala ez ikertzen ari da batzorde hori. Bestalde, Barack Obamak Trumpen deiak entzuteko agindurik eman zuen ere aztertzeko eskatu du AEBko presidenteak.

Devin Nunes batzordeko presidente errepublikanoak berretsi duenez, oraindik ez dago Trumpen hauteskunde-kanpainaren eta Errusiaren arteko konplota baieztatzen duen frogarik.

Fox telebista-kateari zuzenean eskainitako elkarrizketa batean, Errusiaren eta Trumpen kanpainaren artean Trumpen aldeko emaitza lortzeko konplota egon zela baieztatzen duen frogarik aurkitu duten galdetu zioten. "Oso erantzun erraza emango dizut: ez", erantzun zuen Nunesek, konplotaren frogarik ez dagoela azaldu ostean.

Frogak badaudela diote demokratek

Aitzitik, Errusia eta Trump ados jarri zirela agerian uzten duten "froga zirkunstantzialak" badaudela esan zion Adam Schiff demokratak NBC kateari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena