Mundua
Frantzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astearte honetan jakin denez, bere seme-alabek senatari zenean laguntzaile lanetan ibili zirenean kobratu zuten dirutik zerbait jaso zuen Fillonek.
Albisteak (3)
Frantziako presidentziaren hautagai kontserbadorea, François Fillon, inputatu dute gaur, emazteari eta seme-alabei emandako ustezko lanpostu faltsuen kasuaren barne, diru publikoa desbideratzeagatik, Le Canard Echainé astekariak jakinarazi duenez.
Diru publikoarekin laguntzaile parlamentario lanetan bere emaztea eta bi seme-alabak sartzeagatik ikertzen ari dira Fillon, eta gaur jakin denez, azken biak kobratzen zuten dirutik zerbait jaso zuen.
Le Parisien egunkariak idatzi duenez, frogak eta Marie eta Charles Fillonen testigantzak jasotzen dituen dossier bat daukate epaileek. Horretan, laguntzaile lanetan jaso zuten dirutik bere aitari egindako transferentziak azaltzen dituzte.
Marieren kasuan, 2005eko urritik 2006aren amaiera arte François Fillonen laguntzaile lanetan ibili zenean jaso zuen diru publikoaren 46.000 eurotatik 33.000 aitari eman zizkion. Alabak esan zuen arabera, bere ezkontzarako aitak aurreratu zion dirua itzultzeko egin zizkion transferentzia horiek.
Charles Fillonen kasuan, bere arreba ordezkatu zuen laguntzaile lanetan 2007ko urtarriletik ekainera. Ganbara altuaren aurrekontuari esker jaso zuen soldataren % 30 inguruan eman zion aitari. Semearen arabera, aitak alokairua eta gastuen zati bat ordaintzen zion eta normala zen diru hori itzultzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa