Mundua
Independentzia erreferenduma
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak iragarri duenez, bigarren independentzia erreferenduma egiteko baimena eskatuko du datorren astean.
Nicolas Sturgeon Eskoziako ministro nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Nicolas Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak gaur iragarri duenez, Eskoziaren independentziari buruzko bigarren erreferenduma egiteko prozedura abian jarriko du Gobernuak. Bigarren erreferenduma 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du.
Edinburgoko Bute House egoitza ofizialean eskainitako prentsaurrekoan Sturgeonek adierazi duenez, "beranduegi" izan baino lehen egin behar da erreferenduma. SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruaren esanetan, eskoziarrek nazio independente izan edo Theresa May lehen ministroak proposatzen duen brexit "gogorraren" artean aukeratu behar dute. Theresa Mayk esana du Erresuma Batua Europar Batasunetik ez ezik, Europako merkatu bakarretik atera nahi duela.
"Nire iritziz, garrantzitsua da Eskoziak bere etorkizuna aukeratzeko eskubidea izatea aukerak orain baino argiago daudenean, baina gure bidea erabakitzeko beranduegi izan baino lehen", azaldu du.
Theresa Mayk Erresuma Batuko lehen ministroak herrialdea Europar Batasunetik ateratzeko prozedura abian jartzea espero den egunaren bezperan egin du iragarpena Eskoziako ministro nagusiak.
Nicolas Sturgeonek azpimarratu duenez, datorren astean babesa eskatuko dio Eskoziako Parlamentuari, Erresuma Batuarekin bigarren erreferendum bat negoziatzen hasteko.
Legediaren arabera, Eskoziak Erresuma Batuko Gobernuaren eta Parlamentuaren oniritzia behar du galdeketa egiteko. Behin hori egindakoan, erreferendumaren data eta nondik norakoak zehaztuko lirateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa