Mundua
Frantziako hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Fillonek ziurtatu du ez dagoela 'B plan'ik bere hautagaitzaren aurrean. "Elkarrekin kanpaina egin eta aukera sinesgarria berreraikitzeko garaia da", gaineratu du.
François Fillon, Aubervilliersen egindako mitin batean. Argazkia: EFE
Frantziako Errepublikanoak partiduaren Batzorde Politikoak aho batez babesa eskaini dio Presidentziaren hautagaitzari, François Fillon ministro ohiari, bere emaztea Penelope Fillonen gezurrezko lanengatik inputatuta egon arren.
Errepublikanoen bozeramailea Senatuan eta Batzorde Politikoaren presidentea, Gerard Larcher-rek Fillonen hautagaitzaren egokitasunaren eztabaida itxitzat eman du egin duten bileran.
"Eztabaida bukatu da", adierazi du Larcher-ek, eta kontserbadoreak batzeko eskatu dio Filloni, bileran egon den pertsona baten esanetan.
Ez dago 'B planik'
Batzorde Politikoa bukatu baino lehen, Fillon Errepublikanoen egoitzara heldu da eta, han ziurtatu duenez, ez dago 'B plan'ik bere hautagaitzaren aurrean.
"Aurreko astean, gure mugimenduko zenbait ordezkarik euren burua baztertu zuten kanpainatik", onartu du lehen ministro ohiak. Bestalde, igandean Parisen egindako "elkarretaratze handiak" izan zuen "arrakasta handia" azpimarratu du. Ekitaldi horrek, bere esanetan, hautagaitzaren "zilegitasuna baieztatu" zuen.
"Denbora gehiegi galdu dugu eztabaida antzuetan, muturreko eskuinari eta ezkerreko hautagaiei bidea utziz; pozez zoratuta daude gure banaketa ikusita. Elkarrekin kanpaina egin eta aukera sinesgarria berreraikitzeko garaia da", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa