Mundua
Frantzia
Agentziak | Erredakzioa
Fillonen alderdiak bilera deitu du astelehenerako, 'egoera aztertzeko' asmoz.
François Fillon, Aubervilliersen emandako mitin batean. EFE
François Fillon Frantziako hauteskunde presidentzialetako eskuineko hautagaiak aurrera egiteko asmoari eutsi dio, kanpainan desertzioak izan dituen arren. Fillonen alderdiak, berriz, premiazko bilera deitu du astelehenerako, krisialdiari irtenbidea emateko.
Fillonek mitina eman zuen Aubervilliersen larunbatean, Paris kanpoaldean, eskuineko hainbat arduradunek Eliseorako ibilbidetik bazter dadin eskatzen dioten bitartean. Hautagai eskuindarrak, aldiz, ez du atzera egin, hiritarren borondatean oinarrituta: "Intimidatu egin nahi gaituzte. Niri eraso egiten ari dira, errekuperazio nazionala eta aldaketa-borondatea bertan behera uzteko", esan zuen mitinean.
Nahiz eta jakin azken asteotako ikerketak bere egitaraua eztabaida publikotik at utzi dela, helburua guztiz baztertzea dela salatu zuen agerraldian.
Hitzaldia ematen ari zenean, Fillonen alderdiak premiazko bilera deitu zuen astelehen arratsalderako, hasieran aurreikusitakoa baino 24 ordu lehenago, "egoera aztertzeko". Ofizialki inork ez du adierazi oraindik plan alternatibo baten bila ari direnik, Alain Juppek Fillon ordezka dezan.
Fillonen aldeko kontzentrazioa
Biharko batzarra baino lehen, kontzentrazioa antolatu dute gaur Parisen, Trocadero zelaigunean. Milaka pertsona biltzea espero dute, Filloni babesa adierazteko.
Parte hartzaileak kontrolatu eta epaileen zein prentsaren aurkako adierazpenak saihesteko, pankartak debekatu dituzte, eta Frantziako banderak baino ez dituzte onartuko. Izan ere, Fillonen kontrako iskanbila antolatu izana leporatu diete epaileei eta hedabideei Fillonen jarraitzaileek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa