08:20

Mundua

Lehen hitzaldia Kongresuan

Trumpek debekua defendatu du, AEB estremisten santutegi ez izateko

agentziak

Presidente estatubatuarra moderatu eta bakegile gisa aurkeztu da, inbestidura saioan eman zuen irudia erabat aldatuta. Gaur migratzaileen debeku berria onartuko du, berrikusita.

  • Trumpek aurretik esandako defendatu du, baina beste modu batera. Argazkia: EFE

    Trumpek aurretik esandako defendatu du, baina beste modu batera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidenteak zenbait herrialdetako atzerritarrak herrialdean sartzea debekatzea defendatu du Kongresuan egin duen lehen hitzaldian, terroristen "aurreko taldea" ez izateko.

Presidenteak hitzaldi moderatu eta bakegilea egin du Kapitolioan, inbestidura-saioko jarrera gogorra alde batera utzita, eta alderdi-bitasunaren alde agertuta.

"Ezin dugu onartu terrorismoaren aurreko taldea sortzea Estatu Batuen baitan. Ezin dugu onartu gure nazioa estremisten santutegi bihurtzea", nabarmendu du presidente estatubatuarrak.

"Nire Gobernua azterketa sakonak egiten ari da eta gutxi barru neurriak hartuko ditugu gure herrialdea seguru izaten mantentzeko, eta kalte egin nahi digutenak kanpoan egon daitezen", gaineratu du.

Izan ere, Trumpek gaur, asteazkena, bertan migratzaileen gaineko debekuaren bertsio berrikusia sinatzeko asmoa dauka. Zenbait gauza aldatu dituzte aurrekoarekin alderatuta, legearen ikuspuntutik arazorik ez izateko, hedabide batzuen arabera.

Trump,

Trump, "In God we trust" historikoaren azpian. Argazkia: EFE

The Wall Street Journak, Politico eta The Washington Post hedabideek, besteak beste, aipatutako Gobernuko iturri anonimoen esanetan, debeku berriak ez die eragingo AEBn modu iraunkorrean bizi direnei, ez eta bisatua dutenei ere.

AEBko presidenteak errefuxiatuen krisialdiaren inguruan esan duenez, "epe luzerako konponbide bakarra" da pertsona horiek euren etxeetara itzuli "ahal izatea, modu seguruan".

"Iraganeko akatsetatik ikasi behar dugu. Gure mundua astindu duten gerra eta suntsipena ikusi ditugu", azaldu du.

"Epe luzerako dagoen konponbide bakarra, horren moduko giza-krisialdien aurrean, desplazatutako pertsonek euren etxeetara itzultzeko aukera izatea da, eta berreraikitzea abiaraztea", gaineratu duenaren arabera.

AEBko Kongresuan ikusmin handia sortu da Trumpen lehen hitzaldia dela eta. Argazkia: EFE

AEBko Kongresuan ikusmin handia sortu da Trumpen lehen hitzaldia dela eta. Argazkia: EFE

Gainera, Trumpek aliantza berriak sortzeko interesa agertu du Kongresuaren aurrean, "gerrarik eta gatazkarik gabeko mundu baketsu eta egonkortasun" batera eraman gaitzaten.

"Bakea nahi dugu, edonon egonda ere. Gaur, AEB antzinako arerioen lagun da. Gure aliatu nagusietako batzuk, orain dela hamarkada batzuk, aurreko frontean borrokatu ziren munduko gerretan", erantsi duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena